Asset Publisher

Presentation

Campusa EHUNTZEN | Gazteen arteko harremanak eta ongizatea sustatzeko ikerketa-proiektuaren aurkezpena

When and where

27/11/2026, 09:30

Description

Nola eragiten dute espazio publikoek gazteen harreman sozialetan eta ongizatean? Nola lagun dezakete nahi gabeko bakardadea prebenitzen?

Galdera horiei erantzuteko, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Donostiako Udalarekin lankidetzan eta ADINBERRIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren HARIAK Estrategiaren esparruan, Campusa EHUNTZEN ikerketa- eta esku-hartze proiektua garatzen ari da.

Azaroaren 23tik 27ra, EHUNTZEN Astea egingo da Gipuzkoako Campuseko Unamuno plazan. Bertan, esku-hartze parte-hartzaile baten bidez, espazio publikoak aktibatzeko eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko modu berriak esperimentatuko dira.

Azaroaren 27an, ostirala, 09:15etik 11:00etara, proiektuaren aurkezpen publikoa egingo da Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan. Ikerketaren lehen emaitzak aurkeztuko dira, eta mahai-inguru batean EHUko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko ordezkariek parte hartuko dute, baita dar-dar eta BadaBideBat ekimenetako ordezkariek ere.

Ekitaldia irekia da, bai unibertsitate-komunitatearentzat, bai herritar guztientzat.