Titulo - Profesorado

Teaching staff

XSL Content

JOSE RAMON DIEZ LOPEZ

Knowledge area
Teaching of Experimental Sciences
Department
Centre
Electronic mail
joseramon.diez@ehu.eus

Joserra Díez (Bilbo, 1970). Zientzia Biologikoetan Lizentziaduna (1994) eta Doktorea UPV/EHUn. Irakasle Agregatua Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Sailean, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Lehen Hezkuntzan (Naturaren Zientziak) eta Gizarte Hezkuntzako (Jasangarritasunerako Hezkuntza) graduetan irakasten du, bai eta Irakasleen Prestakuntzako masterrean (DBHeko Lurraren Zientzietako), Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterrean (Ur kontinentaleko normatiba eta Ibaien errestaurazioa) eta Paisaiaren masterrean, Ondarea, Lurraldea eta Hiria (Lurraldeko antolamendu jasangarriaren oinarri ekologikoak) ere.

Bere ikerketa-lerroak Hezkuntza zientifikoan (hobeto nola irakatsi Lurreko eta Bizitzaren zientziak) eta Jasangarritasuneranzko Hezkuntzan, bereziki ura eta lurraldearen alorretan zentratzen dira. Halaber, era aktiboan lan egiten du ibai-errestaurazioan zein eta Uraren Kultura Berriko zabalkuntzan.



Ura, lurraldea, krisialdi klimatikoa, trantsizio energetikoa zein ibai ekosistemen funtzionamenduaren inguruko ikerketa-proiektu, argitalpenak, kongresuak eta dibulgazio-ekintzetan hartzen du parte. Halaber, aholkulari gisa lan egin du erakunde publiko zein pribatuetan (babestutako gune naturalen planifikazioan eta kudeaketan) eta aholkulari zientifiko bezala ibai errestauraziorako proiektuetan ere.