Etorkizunean lanean, ibilbidea zure esku
EHUren eginkizun nagusia da kalitatean eta bikaintasunean oinarritutako goi mailako unibertsitate hezkuntza publikoa garatzea, ezagutza zabaldu eta irakaskuntza nahiz formakuntza integrala eskaintzeko. Graduko, graduondoko eta etengabeko ikaskuntzaren baitako hezkuntza eskaintzaren bidez, askotariko jakintza adarretan, erantzuten die unibertsitateak gizartearen premiei, bere ekarpena eginez prestakuntzan eta lan eremu profesionalean ez ezik, baita ikerketa eta berrikuntzan ere.
Mikrokredentzialak
25 eta 64 urte bitarteko pertsonei zuzendutako ikastaro laburrak. Ikasi zure erritmora, eta egiaztatu zure ezagutza ziurtagiri ofizialekin.
Etengabeko Prestakuntza
Eguneratu zaitez. Espezializatu. Emaiozu norabide berri bat zure bideari. Masterrak eta Etengabeko Prestakuntzako bestelako tituluak.