Breadcrumb

Asset Publisher

2024/25 ikasturteko GrAL/MAL-poster onenaren lehiaketa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola – Donostia

Komunikazio zientifiko-teknikorako baliabide grafikoen erabilera bultzatuz, Eskolako ikasleek beren GrAL/MALetan egiten duten lana ikusgai egitea du helburu lehiaketa honek. Horretarako, parte-hartzaileek garatutako lanaren eta lortutako emaitzen berri emateko A1 tamainako poster bat aurkeztu behar dute.

Lau sari banatuko dira:

  • GrAL/MAL-poster onenari saria:
    • Lehenengo saria: egiaztapen-diploma eta 350 € jasoko ditu
    • Bigarren saria: egiaztapen-diploma eta 250 € jasoko ditu
    • Hirugarren saria: egiaztapen-diploma eta 200 € jasoko ditu
  • Ikasleriaren sari berezia: egiaztapen-diploma eta 200 € jasoko ditu

Ebaluazio batzordea:

GrAL/MAL-poster onenen sarien esleipena bost kidek osatutako ebaluazio batzorde batek egingo du: Ikasle Kontseiluko ordezkari bat, Zentroko Zuzendaritzako ordezkari bat eta Zentroko hiru irakasle. Batzordeak erabiliko dituen irizpideak hauek izango dira:

  • Diagrama, grafiko eta bestelako baliabideen erabilera egokia, informazio zientifiko-teknikoa modu bisual eta erakargarri batean adierazi eta sintetizatzeko.
  • Originalitatea eta sorkuntza burututako lanaren aurkezpenean.
  • GrAL/MAL beraren kalitate zientifiko eta teknikoa

Hautagai guztien artean ebaluazio batzordeak aukeratu eta azken fasera pasatzen diren posterrekin erakusketa bat egingo da, ikasleek Ikasleriaren Sari Berezia nori eman zuzenean bozkatzeko aukera izan dezaten. Bozkatzeko epea eta prozedura Eskolako web-orrian argitaratuko dira.

Nork parte har dezake?

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Donostian, 2024/25 ikasturtean zehar GrAL/MALa defendatu duen ikasle orok.

Zer eta noiz bidali behar da?

Posterra formatu digitalean pdf-artxibo-mota erabiliz (gehienez, 25 MB). Helbide honetan eskura dagoen eredua erabili daiteke. Gainontzean, formatua librea da baina ondokoak izan behar ditu:

  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren logoa (ereduko dokumentuan txertatua)
  • Egilearen izen-abizenak
  • GrALaren izenburua eta dagokion titulazioa
  • Tutore izan den irakaslearen izen-abizenak
  • Enpresan aurrera eraman bada, enpresaren logoa

>> Izena emateko eta posterra bidaltzeko formularioa

Epea: 2025eko azaroaren 28a