Breadcrumb

Edukia

"INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen" Olinpiada hasi da.

First publication date: 01/03/2021

Image

Martxoaren 1ean hasiko da "INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen" Olinpiada. Izen-ematea martxoaren 10era arte egongo da zabalik.

Olinpiadaren deialdia hiru modalitatetan egiten da: DBHko, Batxilergoko eta Eraikuntza eta Obra Zibileko GMHZko ikasleak. Taldeak gutxienez bi ikaslek eta gehienez bostek osatuko dituzte. Lehiaketak tokiko fase bat izango du, eta modalitate bakoitzeko lehen sailkatuak fase nazionalera joango dira.

Parte hartzen duten taldeek hainbat bideo orientagarri dituzte eskura:

1. bideoa. Arkitektura Teknikoko Graduaren aurkezpena

2. bideoa. Lan-tresnak 

3. bideoa. Bero-uhartea 

4. bideoa. Eraginkortasun energetikoa, aireztapena eta klimatizazioa 

5. bideoa. Eraikuntzako materialak 

6. bideoa. Uraren kudeaketa 

7. bideoa. Energia berriztagarriak I

8. bideoa. Energia berriztagarriak II

9. bideoa. Energia berriztagarriak III

 

  • Hemen duzu informazio eguneratu guztia.