"INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen" Olinpiada.
Olinpiadaren deialdia hiru modalitatetan egiten da: DBHko, Batxilergoko eta Eraikuntza eta Obra Zibileko GMHZko ikasleak. Taldeak gutxienez bi ikaslek eta gehienez bostek osatuko dituzte. Lehiaketak tokiko fase bat izango du, eta modalitate bakoitzeko lehen sailkatuak fase nazionalera joango dira.
Parte hartzen duten taldeek hainbat bideo orientagarri dituzte eskura:
1. bideoa. Arkitektura Teknikoko Graduaren aurkezpena
2. bideoa. Lan-tresnak
3. bideoa. Bero-uhartea
4. bideoa. Eraginkortasun energetikoa, aireztapena eta klimatizazioa
5. bideoa. Eraikuntzako materialak
6. bideoa. Uraren kudeaketa
7. bideoa. Energia berriztagarriak I
8. bideoa. Energia berriztagarriak II
9. bideoa. Energia berriztagarriak III
Hemen ikus ditzakezu deialdiari buruzko xehetasun gehiago (pdf) eta lehiaketaren oinarriak (pdf).
