DEIALDIA IREKIA: Trantsizio Bekak Programa 2023, 3 hilabeteko praktika egonaldiak
First publication date: 28/02/2023
Eusko Jaurlaritzaren “HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-ARLORA IGAROTZEA” programako bekei buruzko informazioa:
Beken baldintza orokorrak:
- 3 hilabeteko praktika egonaldiak. Astean 30 ordu, hiru hilabetez 360 ordu
- 3 hilabetetan 1500€ ikasle bekadunarentzat
- Beka onuradunak izan daitezke:
- 2022/23an 4. mailan dauden ikasleak
- 2022/23an gradua bukatzen dutenak
- 2023/24an 4.mailan egongo diren ikasleak
- Egonaldiak noiz egin daitezke?
- 2022/23an 4.mailan dauden ikasleek:
- Apirila-maiatza-ekaina edo
- Maiatza-ekaina-uztaila edo
- Ekaina-uztaila-abuztua edo
- Uztaila-abuztua-iraila
- 2022/23an graduatutakoek eta 2023/24an 4. mailan egongo direnek:
- Urria-azaroa-abendua
- 2022/23an 4.mailan dauden ikasleek:
- Noiz aurkeztu behar dut eskaera? GIE Donostiako ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-mugak, egonaldiaren hasiera dataren arabera:
- Apirilean hasteko: 2023/03/06a arte
- Maiatzean hasteko: 2023/03/30 arte
- Ekainean hasteko: 2023/05/04ra arte
- Uztailean hasteko: 2023/06/01era arte
- Urrian hasteko: 2023/07/01era arte
GIE-Eibarko ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epea: 2023ko martxoaren 8a arte.
OHARRA: 4. mailako ikasle gisa parte hartzen baduzu, ezin duzu titulua eskatu egonaldia bukatu arte
Parte hartze eskaera lehenbailehen bidaltzea gomendatzen dizugu. Bekak eskaerak iritsi ahala esleituko dira. Enpresa zure kabuz bilatu dezakezu. Kasu horretan, parte hartze eskaera bidaltzen duzunean, adierazi zein enpresarekin adostu duzun parte hartzea
Ezgaitasunak dituzten hautagaientzat erreserbatutako plaza lortzeko interesatuta dauden ikasleek, ezgaitasun mailaren aitorpen agiria eta beren datuak Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzura bidali behar dituzte ahal den azkarren (eta beti Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren helbidean argitaratutako daten aurretik), hurrengo helbidera: discap@ehu.eus
Parte hartzeko interesik baduzu, bidali e-posta bat Donostiako ikaslea bazara gie.praktikak@ehu.eus helbidera ondorengoak adieraziz :
- e-postaren gaia: ikasleTB2023-izenabizena
- Mezuan adierazi:
- Izen abizenak eta NAN zkia
- Ikasten duzun titulazio
- Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia
Eibarko ataleko ikaslea bazara, bidali gie-eibar.praktikak@ehu.eus helbidera zure eskakizuna ondorengo datuak adieraziz:
- e-postaren gaia: ikasleTB2023-izenabizena
- Mezuan adierazi:
- Izen abizenak eta NANzkia.
- Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia.
- Enpresaren izena, ados egonez gero.
Deialdiari buruzko informazio osoa lotura honetan aurki dezakezue: Hezkuntza Esparrutik Lan-Arlora Igarotzea