Breadcrumb

Edukia

DEIALDIA IREKIA: Trantsizio Bekak Programa 2021, 3 hilabeteko praktika egonaldiak

First publication date: 21/04/2021

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (GIE)

Eusko Jaurlaritzaren “HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-ARLORA IGAROTZEA” programako bekei buruzko informazioa:

Beken baldintza orokorrak:

  1. 3 hilabeteko praktika egonaldiak. Astean 30 ordu, hiru hilabetez 360 ordu
  2. 3 hilabetetan 1500 € ikasle bekadunarentzat
  3. Beka onuradunak izan daitezke:
  • 2020/21ean 4. mailan dauden ikasleak
  • 2020/21ean gradua bukatu dutenak
  • 2021/22an 4.mailan egongo diren ikasleak
  1. Egonaldiak noiz egin daitezke?
  • 2020/21ean 4.mailan dauden ikasleek:
    • Ekaina-uztaila-abuztua edo
    • Uztaila-abuztua-iraila
  • 2020/21an graduatutakoek eta 2021/22an 4. mailan egongo direnek:
    • Urria-azaroa-abendua

GIE-ko ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-mugak, egonaldiaren hasiera dataren arabera:

  • Ekainean hasteko: 2021/05/06ra arte
  • Uztailean hasteko: 2021/06/01era arte
  • Urrian hasteko: 2021/07/01era arte
Parte hartze eskaera lehenbailehen bidaltzea gomendatzen dizugu. Bekak eskaerak iritsi ahala esleituko dira. Enpresa zure kabuz bilatu dezakezu. Kasu horretan, parte hartze eskaera bidaltzen duzunean, adierazi zein enpresarekin adostu duzun parte hartzea.

OHARRA: 4. mailako ikasle gisa parte hartzen baduzu, ezin duzu titulua eskatu egonaldia bukatu arte

Parte hartzeko interesik baduzu, bidali e-posta bat Donostiako ikaslea bazara gie.praktikak@ehu.eus  helbidera edo Eibarko ikaslea bazara gestor.practicas.euiti-ei@ehu.eus helbidera :

  • e-postaren gaia: ikasleTB2021-izenabizena
  • Mezuan adierazi:
    • Izen abizenak eta NAN zkia
    • Ikasten duzun titulazio
    • Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia

 

Deialdiari buruzko informazio osoa lotura honetan aurki dezakezue: Hezkuntza Esparrutik Lan-Arlora Igarotzea