Breadcrumb

Sarrera-artearen-historiako-gradua

Artearen Historiako Gradua

Nested Applications

Artearen Historiako Gradua - Aurkezpena

Artea plazer bat da zentzumenentzat, eta bada ere hura sortzen duen garaiaren eta gizartearen isla leiala eta kultura adierazpen zainduenetako bat. Orain dela milaka urte egindako labarretako artearen pinturetatik egungo performance urratzaileenetara, askotariko proposamenek (plastikoak, arkitektura, zinema, eta beste arte bisual batzuk…) giza izpirituaren bilakaeraren mapa ilustratu bat deskribatzen dute. Legatu materialaren eta ondarearen azterketa Artearen Historiako Graduaren ardatz nagusietako bat da, eta prestakuntza sendoa eskaintzen die ondarearen kudeaketan eta zaintzan lan egin nahi dutenei.

Artearen Historiako Graduak beharrezkoak dituzun tresna teorikoak eta praktikoak emango dizkizu, artea zure etorkizuneko lanbidea izan dadin, bai egungo sormen eta kultura adierazpenen inguruan, bai iraganeko sormen prozesuen eta haien ondareen azterketan.

Kanpoko borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresa eta erakunde publiko askotan, eta mugikortasun programez gozatu ahal izango duzu Europako eta Amerikako unibertsitatetan.

XSL Content

Knowledge areas

Arts and Humanities

Centre

Faculty of Arts

Campus

Alava

Contact

fernandor.bartolome@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

13,42 €

Pass mark

7,790 in extraordinary exam session (2023/24)

Places available

60 places

Web Content Display

Grado-historia-arte-Arrazoiak

Image

4 razones para elegir este grado

  • Disfrutar y conocer del arte, entender sus obras y las razones sociales que llevaron a realizarlas.
  • Formación específica para trabajar en museos, galerías e instituciones relacionadas con el patrimonio.
  • Prácticas en museos, cuya labor artística y cultural es fundamental: Bellas Artes de Bilbao, Balenciaga, Oteiza, etc.
  • Opción de estudiar parte del grado en alguna universidad de Europa, América Latina, Canadá, etc. con los programas de movilidad.

artearen-historiako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Zure  garaiko eta iraganeko sormen eta kultura adierazpenak interesatzen bazaizkizu, irudia egungo kulturaren oinarrizko elementu gisa ulertzen baduzu eta haren azterketa eta ikerketa interesatzen bazaizu. Kultura eta arte ondoarenaren kudeaketa zure lanbidea izatea nahi baduzu eta behatzeko eta analizatzeko gaitasuna eta espiritu kritikoa badituzu. Eta gainera, Giza Zientziak prestakuntza integral baterako eta gizarteen aurrerapenerako funtsezkoak direla uste baduzu, eta zure profil profesionala arlo honetan zehaztu nahi baduzu, Artearen Historiako Gradua da zure lekua.

Image

Irteera profesionalak

Hainbat lan arlotara sartzeko aukera izango duzu:

  • Historia eta arte ondarearen babesa eta kontserbazioa
  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea) eta ikerketa
  • Museoen eta kultura erakundeen kudeaketa
  • Erakusketen komisariotza eta kultura ekitaldiak
  • Bildumen aholkularitza edo artearen merkatua
  • Arte kritika
  • Argitalpen kudeaketa: katalogoak, arteari buruzko argitalpenak…
  • Material didaktikoen produkzioa eta dibulgazioa