Aspaldi dago euskara Pirinioez bi alderdietan kokaturik, inguruko hizkuntza erromantzeak baino lehenagotik. Europako hizkuntza bakartu bakarra da, hots, ez du ahaide ezagunik. Inoizko familia zabalago baten parte ote da? Beste hizkuntzaren batekin ahaidetuta ote dago? Noiztik dago lurralde hauetan? Zientziarentzat erantzunik gabeko galderak dira. Areago, euskararen enigma ez da haren jatorriarena bakarrik: historian zehar nola eta zergatik iraun duen ere ez dakigu xuxen.
Graduan euskara sakontasunez ezagutuko duzu. Prestakuntza lortuko duzu hizkuntzalaritzan eta literaturan, eta euskararen hainbat alderdi landuko dituzu; adibidez, gramatika, historia, dialektologia, testuen tradizioa, soziolinguistika edo didaktika.
Gainera, hainbat ibilbide egin ditzakezu aukeran: Euskal Literatura eta Filologia, Hizkuntzalaritza, Euskal Hizkuntzalaritza, Euskal Herriaren Historia, Europar Literatura eta Kultura, eta Bigarren Hizkuntza (alemana, hizkuntza klasikoak, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta errusiera). Zure prestakuntza osatzeko, borondatezko kanpo praktikak egin ahal izango dituzu enpresa eta erakunde publikoetan.
Knowledge areas
Arts and Humanities
Centre
Campus
Alava
Contact
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Arabic, Basque, English, French, Galician, German, Italian, Modern Greek, Russian, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
13,42 €
Pass mark
9,138 in ordinary exam session (2023/24)
Places available
80 places

4 razones para elegir este grado
- Plan de estudios completo, con materias como dialectología, gramática o literatura.
- Especialización en alemán, lenguas clásicas, español, francés, inglés y ruso.
- Laboratorios punteros (psicolingüística, fonética…) de la Facultad de Letras y del centro de investigación Micaela Portilla.
- Estancias académicas en universidades nacionales e internacionales: Reino Unido, EEUU o Australia, etc.
Sarrera-profila
Euskal kultura eta euskara interesatzen bazaizkizu, haien alderdi guztiak sakon ezagutu nahi badituzu, irakurketaz gozatzen baduzu, eta ahozko nahiz idatziko komunikazio gaitasunak badituzu, Euskal Ikasketetako Gradua aukera ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak
Lana hainbat arlotan aurkitzeko aukera izango duzu, hala nola:
- Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, akademiak eta hizkuntzak ikasteko zentroak)
- Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
- Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
- Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
- Produkzioa, dokumentazioa eta multimedia euskarrien dibulgazioa
- Kultura zerbitzuentzako aholkularitza teknikoa eta kudeaketa, hizkuntza eta kultura bitartekaritza
- Sormen idazketa eta literatur kritika
- Itzulpengintza eta Interpretazioa