XSL Content

Final Year Project27621

Centre
Faculty of Education - Bilbao
Degree
Bachelor's Degree in Social Education
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
12
Code
27621
Restrictions
Para poder defender el TFG (Trabajo de Fin de Grado) debe tener superados todos los créditos del Grado
Para poder matricularse del TFG (Trabajo fin de Grado) debe tener superados todos los créditos del Grado.

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana Graduko azken mailako irakasgai bat da, 12 ECTS kreditukoa. Ikasketa Planeko gainontzeko irakasgaietatik bestelakoa da; izan ere ikasleak berak egin beharko du, banaka, eta lan orijinala izango da.



GRALa garatzeko, ikasleak zuzendari baten laguntza izango du.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduetan:

1. Lortutako ezagutza teorikoak eta praktikoak erabili, teoria eta praktika egungo hezkuntza errealitatearekin lotu eta ezagutza berriak sortu irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko.

2. Informazio garrantzitsua aukeratu, aztertu eta sintetizatu, prozesuak hobetuko dituzten proiektuak diseinatze aldera.

3. Autonomia adierazi heziketa arloko gogoeta, argudio, iritzi akademiko eta profesionaletan, baita eta arazoak konpontzerakoan, banaka zein talde barruan.

4. Komunikazio gaitasuna adierazi, ahoz zein idatziz, EAEko bi hizkuntza ofizialetan.



Gizarte Hezkuntzako graduan:

1. Gizartearen eta hezkuntza errealitatea aztertu eta interpretatu, eta era berean banakoen, erakundeen eta lanbidearen bestelako arloen beharrak identifikatu, gizarte eta mailako ekintzak oinarritzeko.

2. Jarduteko proiektu berritzaile diseinatu hainbat esparrutan Gizarte Hezkuntzaren arloko gai garrantzitsuetan aplikatu, koordinatu, balioetsi eta sakontzeko erabili.

3. Norberak bere GRALa hausnartu, argudiatu eta defendatu

4. Ikuspegi, metodologia eta ikerkuntza, ekintza eta hobekuntza teknika desberdinak erabili Gizarte Hezkuntzaren esparruetan.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Lan honek graduan zehar garatutako hainbat kontzeptu, teoria eta prozedurak bilduko ditu.

Idatzizko lanak gutxienez honako oinarrizko elementu hauek edukitzea gomendatzen da:

1. Azala

2. Aurkibide orokorra

3. Abstracta/Laburpena

4. Sarrera

5. Esparru teoriko eta kontzeptuala: aurrekariak eta egungo egoera

6. Metodologia

7. Lanaren garapena

8. Emaitzak eta ondorioak

9. Erreferentzia bibliografikoak

Eranskinak

MethodologyToggle Navigation

GRALa garatzeko ikasleek prestakuntza prozesu autonomoa egin beharko dute

eta horretarako prestakuntza jarduera presentzial eta ez presentzial hauek egin beharko dituzte (12 ECTS – 300 ordu)

• Zuzendariarekin tutoretzak egin, GRALa diseinatzeko, garatzeko eta defendatzeko.

• GRALaren diseinu eta metodologian laguntzeko mintegietan parte hartu.

• GRALen emaitzak denen artean eztabaidatzeko mintegietan parte hartu.

• Lana diseinatu, kontzeptu esparrua landu, datuak biltzeko tresnak aukeratu, informazioa aztertu eta emaitzak interpretatu.

• Lanaren amaierako oroitidazkia eta norberaren lanaren inguruko balorazioa egin.

• Ahozko defentsa prestatu eta egin.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Kalifikazioa hiru irizpideren arabera egingo da: ikaslearen lan prozesu osoa, GrALaren idatzizko aurkezpena eta ahozko defentsa. Halaber, kontuan hartuko da ikasleak egindako lanaren kalitatea (gaiaren sakontasuna, gizarte eta hezkuntza esparruan duen adierazgarritasun, originaltasuna eta abar), eta epaimahaikideek egindako galderei zentzuz eta galderari egokituz erantzun duen Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduen kasuan, GRALaren kalifikazio osoaren %40a zuzendariak emango du eta ahozko defentsarako izendatutako epaimahaikideen kalifikazioak beste %60a. Gizarte Hezkuntzako Graduan, ordea, zuzendariaren ebaluazioak kalifikazio osoaren %50 balioko du eta beste %50 ahozko defentsari dagokion epaimahaikideenak. GRALen azken kalifikazioen berrikuspenak eta erreklamazioak Unibertsitateko Ebaluazio Arautegiari jarraiki egingo dira. Ebaluazioaren lehenengo berrikuspena epaimahaiak berak egingo du eta, ondoren, ikastegiko erreklamazio batzordeak emango du ebazpena; ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio unibertsitateko errektoreari. (%): 100

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Hiru deialdi daude ikasturte bakoitzean eta ikasleak horietatik nahi duena aukera dezake defentsa egiteko, kontuan izanda irakasgaiaren matrikularen arabera, gehienez ere, bi deialdi dituela urtean. Behin defentsa eskaera egindakoan, ezingo da ezeztatu. Lanaren zuzendariak txosten bat egingo du lana defendatzeko moduan dagoen ala ez zehaztuz, eta aplikaziora igoko du. Txostena gorabehera, ikasleak lana defendatu ahal izango du.

Defentsa egin ahal izateko, ikasleak lana barruko ADDIra igo beharko du lana entregatutzat eman dadin.



Lana barruko ADDIra igotzeak esan nahi du lana entregatu egin dela eta zuzendariak lan hori onartzeak esan nahi du lana behar bezala entregatu dela eta epaimahaiko gainerako kideei helarazteko moduan dagoela, besterik ez.

Izapide guztiak ataleko webgunean adierazitako epeen barruan egin beharko dira.

Compulsory materialsToggle Navigation

Ikastegiko webgunean GRALari buruzko atal espezifiko bat dago eta bertan daude jasota ikasleak lana egiteko ezagutu beharreko alderdi administratibo guztiak. Ikasleak atal hori non dagoen jakin beharko du eta bertako eduki eta dokumentuak ezagutu beharko ditu. Lanaren alderdi akademikoari dagokionez, zuzendariak emango dizkio ikasleari lana egiteko jarraibide guztiak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Ferrer, V.; Carmona, M.; Soria, V. (Ed.). (2012). El Trabajo Fin de Grado: guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. Madrid: McGraw-Hill Interamericana.

Fondevilla Gascón, J. F.; Del Olmo Arriaga, J. L. (2013). El Trabajo Fin de Grado en ciencias sociales y jurídicas: guía metodológica. Madrid: Ediciones Internacionales Universitarias.

Da Cunha, Iria (2016). El Trabajo de Fin de Grado y de Máster: redacción, defensa y publicación. Barcelona. Editorial UOC.

Sánchez Asín, A. (2016). Trabajos de Fin de Grado y Posgrado. Guía práctica para su elaboración. Ediciones Aljibe.



APA ARAUAK:



http://www.apastyle.org/index.aspx?_ga=1.81532304.625177479.1480678310

PLAGIOA ETA ONESTASUN AKADEMIKOA:

https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/plagioa-eta-onestasun-akademikoa

ADDI:

https://addi.ehu.es/handle/10810/1639?locale-attribute=eu

Web addresses

APA ARAUAK:

http://www.apastyle.org/index.aspx?_ga=1.81532304.625177479.1480678310
PLAGIOA ETA ONESTASUN AKADEMIKOA:
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/plagioa-eta-onestasun-akademikoa
ADDI:
https://addi.ehu.es/handle/10810/1639?locale-attribute=eu