Sarrera-nombregrado

Ingeles Ikasketetako Gradua

Nested Applications

Ingeles Ikasketetako Gradua - Aurkezpena

Ingelesa komunikazio tresna nagusia da gaur egun, mundu osoan. Kontinente guztietan hitz egiten den hizkuntza bakarra da, eta, kulturen arteko lotura eginez, mugak ezabatzen laguntzen du. Haren literatura, kultura eta zientzia produkzioa hain da oparoa, ezen funtsezkoa baita profesionalen prestakuntzarako.

Ingeles Ikasketetako Graduak hizkuntzari eta haren hizkuntzalaritzari, literaturari eta kulturari buruzko jakintza orokorrak eta espezifikoak emango dizkizu; horrez gain, hizkuntza horren ahozko eta idatzizko alderdi guztien gaineko prestakuntza aurreratua emango dizu, eleaniztasunaren eta kultura aniztasunaren garrantzia azpimarratuz.

Gainera, honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Hizkuntzalaritza, Ingeles Hizkuntzalaritza, Ingelesezko Literatura, Europar Literatura eta Kultura, edo Bigarren Hizkuntza, non aukeran dauden alemana, gaztelania, frantsesa, errusiera, euskara edo hizkuntza klasikoak.

Zure prestakuntza osatzeko, UPV/EHUk enpresa eta erakunde publikoetan borondatezko kanpo praktikak egiteko aukera eskaintzen dizu.

XSL Content

Knowledge areas

Arts and Humanities

Centre

Faculty of Arts

Campus

Alava

Contact

yolanda.ruizdezarobe@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Arabic, Basque, English, French, Galician, German, Italian, Modern Greek, Russian, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

13,42 €

Pass mark

8,976 in ordinary exam session (2024/25)

Places available

100 places

Web Content Display

Grado-estudios-ingleses-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Sakon ikasiko duzu hizkuntzarik eskatuena, zientziaren, teknologiaren eta komunikazioaren hizkera.
  • Bigarren hizkuntza batean espezializatuko zara: alemana, gaztelania, frantsesa, errusiera, euskara edo hizkuntza klasikoak.
  • Hizkuntza eta aldi bereko interpretaziorako punta-puntako laborategiak Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: mugikortasunerako programak unibertsitate nazional zein nazioartekoetan (Europa, Latinoamerika, Kanada eta beste).

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Ingelesa eta ingeles kultura gustukoak badituzu, komunikazio gaitasuna eta idazteko erraztasuna izan eta horiek hobetu nahi badituzu, irakurtzea maite baduzu, eta datuak aztertzen, ikertzen eta antolatzen trebea bazara, Ingeles Ikasketetako Gradua da zure gradua.

Irteera profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, akademiak eta hizkuntzak ikasteko zentroak)
  • Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
  • Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
  • Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa
  • Multimedia euskarrien produkzioa, dokumentazioa eta dibulgazioa
  • Kultura zerbitzuentzako aholkularitza teknikoa eta kudeaketa, hizkuntza eta kultura bitartekaritza, nazioarteko harremanak, giza baliabideak eta turismoa
  • Sormen idazketa eta literatur kritika
  • Terminologia eta hizkuntza espezializatuak