XSL Content

Physical Basics of Engineering25974

Centre
Faculty of Engineering - Gipuzkoa
Degree
Doble Grado en Ingeniería Mecánica e Ingeniería Electrónica Industrial y Automática
Academic course
2023/24
Academic year
1
No. of credits
12
Languages
Spanish
Basque
Code
25974

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based6090
Applied classroom-based groups4567.5
Applied laboratory-based groups1522.5

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Irakasgai hau, Ingenietza Indrustriletako Graduko oinarrizko formakuntzako moduluaren parte da. Ingenieri Industrialak, Ingeniari orok bezala, bere lana modu egokian garatzeko, beharrezkoak ditu fisikaren oinarrizko ezagutzarekin lotutako gaitasun eta habileziak. Hauei esker, bere lanbidean sortuko zaizkion arazoei aurre egiteko soluzioak aurkezteko aukera izango baitu.

Fisikan lortuko dituen konpetentzia hauek, oinarrizko moduluan jorratutako besteekin batera, hurrengo ikasturteetan landu beharko dituen konpetentziak eskuratzeko oinarria izango du. Gainera profesional moduan garatu beharreko disziplina arteko lanak burutzeko oinarrizko baliabide eta erremintak bereganatuko ditu.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Ondoren azaltzen dira irakasgaiaren konpetentziak.

Parentesi artean agertzen dira zein den arloko konpetentzia hauen eta titulazioko zeharkako konpetentzia eta konpetentzia espezifikoekin duten erlazioa.

1. Oinarrizko fisikaren ezagutza garatzea, modu adierazgarri batean aplikatu ahal izateko irakasgaiaren hainbat eremutan sortzen diren egoera problematikoen ulermenerako (C3).

2. Zientziaren metodologiari lotutako prozedurak modu koherentean erabiltzea, oinarrizko fisikaren egoera problematikoak (esperimentalak zein papera eta lapitzarekin askatzekoak) ebazteko: Analisi kualitatiboa egin, hipotesiak bota, estrategia alternatiboak eraiki, ebatzi, gailuak manipulatu eta emaitzak aztertu (C4, C13).

3. Testuak, formulak, taulak, grafikoak eta diagramak erabiliz, fisikarekin lotutako oinarrizko prozesuetako informazioa modu egokian adierazi eta aztertzea (C4, C13).

4. Taldean lan egitea, kideekin elkarlanean fisikaren inguruko gaiei ekiteko: proposamenak egin, besteen ekarpenak aztertu, ideiak eztabaidatu eta dagokion erabakiak hartu (C4, C14).

5. Ikasketa prozesuarekiko jarrera egokia izatea, parte-hartzaile eta positibo izanez eta arazoen aurrean hauek gainditzeko gogoa erakutsiz (C12).

Titulazioaren zeharkako konpetentziak:

C10. Diziplina eta hizkuntza anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna izan.

C12. Lanean jarrera arduratsua izan, ordenatua eta heziketa jarraituaren beharrak ezartzen duen erronka aintzat hartuz, ikasteko prest azaldu.

C13. Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatu: egoera problematikoa era kualitatibo eta kuantitatibo batean planteatu, hipotesiak egin eta erantzunak bilatu ingeniaritza industrialaren berezko modelo erabiliz.

C14. Taldean modu eraginkor batean lan egin gaitasunak eta ezaguerak integratuz ingeniaritza industrialaren arloan erabakiak hartu ahal izateko.

Moduluaren konpetentziak (espezifikoak):

C3. Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta titulazio berrietara egokitzeko bertsatilitatea emango dien, oinarrizko eta materia teknologikoen ezaguera.

C4. Problemak ebazteko gaitasuna, ekimenez erabakiak hartuz, kreatibitatez, arrazonamendu kritikoz, eta ingeniaritza industrialaren arloan, ezaguera, abilezia eta trebetasuna komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Eskola mota magistraletan eta gelako praktiketan ondoren zerrendatzen diren gaiak landuko dira:

- Puntuaren dinamika

- Lana, energia eta honen kontserbazioa

- Momentu lineala eta honen kontserbazioa

- Solido zurrunaren dinamika

- Momentu angeluarra eta honen kontserbazioa

- Eremu elektrikoa eta Gauss-en legea

- Pontzial elektrikoa

- Kapazitatea eta kondentsadoreak

- Zirkuituak

- Eremu magnetikoa

- Indukzio elektromagnetikoa

- Maxwell-en ekuazioak, uhin electromagnetikoak.

Laborategian egingo diren praktiketan mekanika, elektromagnetismoa, termodinamika eta uhinak landuko dira.

MethodologyToggle Navigation

1. Irakasteko eta ikasteko beste modu bat: Ebaluazio mixtoa

Zuek oraindik ez duzue esperientziarik unibertsitatean, baina hainbat eskola orain aipatuko dudan moduan antolatzen dira. Irakasleak azalpen teorikoak ematen ditu eta ondoren azaldutakoaren inguruan ariketa sorta bat ebazten du. Horretarako guztiok ezagutzen dituzuen baliabideak erabiltzen dira: apunteak, testu liburuak, gardenkiak, laborategi praktikak, etab. Ondoren azterketa batean erabakitzen da zein izango den ikaslearen nota. Ezaguna egiten al zaizu eskolak emateko modu hau?

Agian ez duzu eskolak jasotzeko beste modurik ezagutzen eta beste modurik ez dagoela pentsatzen baduzu ere ez da harritzekoa! Hala ere, ez da horrela. Badira irakasteko eta ikasteko beste modu batzuk ere. Irakasgai honetarako, proposamen bat daukagu. Ikasturte osoan zehar egingo duzun lana hartuko da kontuan azterketa bakar batean ikasturte osoa jokoan jarri beharrean. Saiatuko al gara?

Hori dela eta eskakizunak aldatu egingo dira, partehartzea, talde-lana eta lan jarraitua eskatuko dizuegu, eta irakasgaia egunean eraman beharko duzu. Guztia izango da desberdina: irakastea, ikastea eta ebaluatzea.

2. Zer da ikastea?

Ikastea ez da datuak buruan gordetzea bakarrik. Ikastea ez da informazioa non aurkitu daitekeen jakitea bakarrik. Ikastea ez da irakasleak klasean egin dituen antzeko ariketak ebazten jakitea bakarrik. Gai jakin batekin erlazionatutako problema baten aurrean jarri eta problema horri irtenbide egokiak bilatzen jakitea da ikastea.

Baina zer da problema bat? Berehala ebazten ez dakigun egoera bat da. Hasiera batean ez dakigu zein bide hartu behar dugun arazo hori konpontzeko. Beraz, egin kontu! Ariketa bat eta problema bat ez dira gauza bera! Ariketa bat ere ebatzi behar den egoera bat da, baina kasu honetan, badakigu zein bide jarraitu behar dugun irtenbidea bilatzeko.

Ikastea beraz, arazo berri baten aurrean jartzen garenean, arazo hau modu konpetentean askatzeko gaitasuna izatea da. Eta hara! iritsi gara gida honetan gakoa den hitz batetara: Konpetentzia.

3. Zer da konpetentzia bat?

Konpetentzia bat, ezagutzak, teknikak, gaitasunak, jarrerak eta baloreak biltzen dituena da. Gai jakin baten inguruko konpetentziak zeureganatzen badituzu, gai honen inguruko lan hau modu egokian garatzeko gai izango zara.

Zure ikasketak aurrera doazen neurrian konpetentzia desberdinak zeureganatzea eta hauen lopen maila hobetzea lortuko duzu, ingeniari bezala lan egiteko beharrezkoak izango zaizkizunak. Hona hemen horietako batzuk: Problema bat osatzen duten atal desberdinak identifikatzen jakitea; datuak bilatzen, antolatzen eta errepresentatzen jakitea, horretarako taulak eta grafikoak erabiliz; laborategiko laneko teknikak erabiltzea; egoerak deskribatzea; Komunikatzea, informatzea, argudiatzea.

Karrerako irakasgai bakoitzak konpetentzia hauek eta beste batzuk zeureganatzen lagunduko dizu. Horretarako irakasgai bakoitzaren konpetentziak landu beharko dituzu.

Kontuan izan, hezkuntzaren helburu nagusia konpetentziak direla eta gaitegia, garrantzitsua den arren, bigarren leku batean geratzen dela. Hala ere, badago irakasgai bakoitzeko gaitegi bat, baina gaitegi hau, benetan garrantzitsuak diren konpetentziak zeureganatzeko bide bat da.

4. Nola landuko dugu, egunerokoan, irakasgaia?

Ikasturtean zehar landuko ditugun gaien zerrenda programan aurkitzen da. Gai bakoitza jorratzeko ondorengo baliabide eta zereginak erabiliko ditugu:

Ikasketarako orri-gida:

Testu liburuan oinarrituta, ikasi eta landu beharreko atal eta problemen zerrenda. egela plataforman eskuragarri edukiko dituzue.

Teoriako eskolak:

Irakaslearen zeregina: liburuko edukiak landu azalpen osagarrien bidez, agerian geratzen diren puntu ahulak jorratu, aplikazio eta adibideak planteatu eta ikasleek dituzten zalantzak argitu.

Ikasleen zereginak:aldez aurretik irakurritakoaren edo klasean bertan agertzen diren kontzeptuei buruzko zalantzak planteatu, apunte osagarriak hartu, irakasleak proposatzen dituen zereginak burutu eta jarrera aktiboa eduki taldekideekin eztabaidatuz eta kooperatuz ikasi.

Ikasgela-praktikak:

Irakaslearen zeregina: teoria eskoletan landu diren kontzeptuen problemen plateamendua, ikasleek egiten dituzten galderen eta kezken ebazpena eta problema berrien proposamena.

Laborategi-praktikak: Fisikaren inguruko esperimentuen bidez metodologia zientifikoa lantzeko saio praktikoak egingo dira laborategian. Bestalde laborategiko txosten egoki bat osatzeko konpetentziak ere landuko dira. 2 edo 3 pertsonako taldeetan garatuko da laborategiko lana zein lan hau azalduko duen txostena.

Bestelako zereginak : Ebaluazio jarraituaren barruan, bestelako zereginak eskatuko dira, bakarka zein taldeka ebatzi beharrekoak. Irakasleak emandako argibideen arabera osatu beharko dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 60
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 25
    • Taldeka, bakarka, modu presentzialean edo/eta ez-presentzialean egindako zereginak (%): 15

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Bi ebaluazio-aukera daude: I) Ebaluazio jarraitua eta II) Azken froga. Ebaluazio jarraituari uko egin nahi dion eta azken frogara aurkeztu nahi duen ikasleak idatziz irakasleari komunikatu beharko dio ikasturteko 26. astea baino lehen. Horretarako, e-gelan egongo den inprimaki bat bete eta entregatu beharko dio irakasleari.

Ebaluazio osoan zehar 100 puntu lortu daitezke. Arloa gainditzeko 50 puntu lortzeaz gain ondorengo baldintzak bete beharko dira.

I) Ebaluazio jarraitua

- Ebaluazio jarduera: Zereginak, testak, txostenak, problemak, lanak, klasean ebaluatu daitezkeen jarduerak...

Iraupena: Ikasturte osoa.

Puntuazioa: 0-25 puntu (%25)

Oharrak: justifikaziorik gabe zeregin bat epeen barruan ez betetzeak zeregin horretan zero bat izatea dakar. 25etik 10 bat behar da gutxienez. Minimo hori lortzen ez duen ikasleak atal hau errekuperatzeko aukera izango du ez-ohiko deialdiko frogan.

- Ebaluatuko den jarduera: 1. kontrola.

Tartea: Lehenengo gaiak.

Puntuazioa: 0-10 puntu (%10)

Oharrak: Ez da gairik liberatzen.

- Ebaluatuko den jarduera: 2. kontrola.

Tartea: 1. lauhileko osoa.

Puntuazioa: 0-20 puntu (%20)

Oharrak: 10etik 3.5 bat behar da gutxienez. Minimo hori lortzen duen ikasleak 4. kontrolean, aukera izango du gai hauei buruzko galderak ez erantzuteko. Lauhilekoko materia osoa sartzen da eta ez gairik liberatzen.

- Ebaluatuko den jarduera: 3. kontrola.

Tartea: 2. lauhilekoko lehenengo gaiak.

Puntuazioa: 0-15 puntu (%15)

Oharrak: Ez du gairik liberatzen.

- Ebaluatuko den jarduera: 4. kontrola.

Tartea: Bigarren lauhileko osoa

Puntuazioa: 0-20 puntu.

Oharrak: 10etik 3.5 bat lortu behar da gutxienez zati bakoitzari dagokion frogan. Horrela ez bada ezin da ziurtatu arloko konpetentziak lortu direnik.

- Ebaluatuko den jarduera: Laborategia.

Iraupena: Ikasturte osoa.

Puntuazioa: 0-10 puntu (%10)

Oharrak: Derrigorrez egin behar eta gainditu behar dira; 10etik 5 bat behar da.Minimo hori lortzen duen ikasleak ez-ohiko deialdian atal hau errekuperatzeko aukera izango du (2).

OHARRAK ETA BETE BEHARRAK:

(1) 2. eta 4. kontrolean 10etik 3.5 bat behar arloko konpetentziak lortu direla ziurtatzeko. 2. kontrolean 3.5 bat lortzen ez duenak 4. kontrolean izango du aukera zati horri dagozkion ezagutzak lortu dituela ziurtatzeko.

(2)Laborategi praktikak derrigorrezkoak dira, horrek esan nahi du asignatura aprobatzeko praktikak aprobatu behar direla eta praktika guztiak egin behar direla. Gainditzen ez dutenentzako ez-ohiko deialdian froga bat antolatuko da.

(3)Zereginen atalean gutxienez 10 bat atera behar da 25etik konpetentziak lortu direla ziurtatzeko. Gainditzen ez duenak ez-ohiko deialdian aukera izango du froga batean konpetentziak lortu dituztela ziurtatzeko.

(4)Ikaslea ohiko deialdiko azken frogara aurkezten ez bada, 'Ez aurkeztua' kalifikazioa jarriko zaio.

II) Proba bakarraren bidezko ebaluazioa

Proba bakarra izango den azterketa, 4. kontrola egiten den egun eta ordu berean izango da. Ondorengoak ebaluatuko dira:

%65 Bakarkako idatzizko froga (Minimoa 10etik 3,5 zati bakoitzean (Mekanika eta elektromagnetismoa))

%25 Zereginen inguruko froga (Minimoa 25etik 10)

Ikasturtean zehar lortutako nota mantenduko da laborategiko kalifikazio bezala.

Ikaslea azken frogara aurkezten ez bada, 'Ez aurkeztua' kalifikazioa jarriko zaio.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA

%10 Talde lanean laborategiko praktikak egitea. (Minimoa 10etik 5)

%25 Taldeka eta bakarka egin beharreko zereginak. (Minimoa 25etik 10)

%65 Idatziko froga bakarka. (Minimoa 10etik 3,5 zati bakoitzean (Mekanika eta elektromagnetismoa))

Aldez aurretik gainditu gabe dauden atalei dagozkien frogak bakarrik egin beharko ditu ikasleak.

Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da deialdi honetako frogetara ez aurkeztea.

Compulsory materialsToggle Navigation

"FISIKA zientzialari eta ingeniarientzat", Paul Fishbane, Stephen Gasiorowicz, Stephen T. Thornton,UPV/EHU argitalpen zerbitzua.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

"FÍSICA UNIVERSITARIA" Sears Zemansky Young (12ª edición)

"Física para la Ciencia y la Tecnología" 5ª edición.

Autores: Paul A. Tipler y Gene Mosca; Ed. Reverté. ISBN: 84-291-4411-0.

Los resultados de los problemas están en un librito aparte. ISBN: 84-291-4407-2.

"Física" (6ª edición) volumen I. Serway y J.W.Jewett, Ed. Thomson. ISBN: 970-686-423-7.

In-depth bibliography

"Física" M. Alonso y E. Finn, Ed. Adison-Wesley.
"Fisika orokorra" J. R. Etxebarria, Ed. Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN: 978-84-8438-045-0

Web addresses

http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica_/
http://www.kettering.edu/~drussell/demos.html
http://mit.ocw.universia.net/Physics/index.htm
http://www.ehu.es/acustica/index.html
http://lacomunidad.elpais.com/apuntes-cientificos-desde-el-mit/posts

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • BLANCO ARANGUREN, JUAN MARIA
  • SARASOLA IÑIGUEZ, ANE
  • ZUZA ELOSEGI, KRISTINA

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

09:30-10:30 (1)

08:30-09:30 (2)

16-30

08:30-09:30 (3)

09:30-10:30 (4)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)

01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

12:00-13:30 (1)

16-30

08:30-10:00 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)

01 Applied laboratory-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

12:30-14:30 (1)

5-5

12:30-14:30 (2)

9-9

12:30-14:30 (3)

13-13

12:30-14:30 (4)

16-16

11:30-13:30 (5)

20-20

11:30-13:30 (6)

24-24

11:30-13:30 (7)

28-28

11:30-13:30 (8)

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (5)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (6)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (7)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (8)

01 Applied laboratory-based groups-2 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
3-3

12:30-14:30 (1)

7-7

12:30-14:30 (2)

11-11

12:30-14:30 (3)

15-15

12:30-14:30 (4)

18-18

11:30-13:30 (5)

22-22

11:30-13:30 (6)

26-26

11:30-13:30 (7)

30-30

11:30-13:30 (8)

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (5)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (6)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (7)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (8)

01 Applied laboratory-based groups-3 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-2

12:00-14:00 (1)

6-6

12:00-14:00 (2)

10-10

12:00-14:00 (3)

14-14

12:00-14:00 (4)

17-17

11:30-13:30 (5)

21-21

11:30-13:30 (6)

25-25

11:30-13:30 (7)

29-29

11:30-13:30 (8)

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (5)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (6)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (7)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (8)

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

10:00-11:00 (1)

13:00-14:00 (2)

16-30

08:30-10:30 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 4.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 4.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • AULA 4.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

10:30-12:00 (1)

16-30

11:30-13:00 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 4.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 4.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)

31 Applied laboratory-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-2

10:30-12:30 (1)

6-6

10:30-12:30 (2)

10-10

10:30-12:30 (3)

14-14

10:30-12:30 (4)

16-16

08:30-10:30 (5)

20-20

08:30-10:30 (6)

24-24

08:30-10:30 (7)

28-28

08:30-10:30 (8)

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (5)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (6)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (7)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (8)

31 Applied laboratory-based groups-2 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
3-3

12:00-14:00 (1)

7-7

12:00-14:00 (2)

11-11

12:00-14:00 (3)

15-15

12:00-14:00 (4)

17-17

10:30-12:30 (5)

21-21

10:30-12:30 (6)

25-25

10:30-12:30 (7)

29-29

10:30-12:30 (8)

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (5)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (6)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (7)
  • LABORATORIO DE FíSIC APLICADA I - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (8)

31 Applied laboratory-based groups-3 (Basque - Mañana)Show/hide subpages