XSL Content

Uses of Basque in the Field of Physical Activity and Sport28406

Centre
Faculty of Education and Sport. Physical Activity and Sport Sciences Department
Degree
Bachelor's Degree In Sports Science
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
28406

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based1522.5
Applied classroom-based groups1522.5
Applied computer-based groups3045

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA / THIS SUBEJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



Irakasgai honetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien arloan komunikatzeko behar diren trebetasun linguistiko eta komunikatiboak lantzen dira, ahoz zein idatziz, esparru akademiko eta profesionalean baliatzeko beharezkoak direnak.

Euskararen egoera soziolinguistikotik abiatuko gara hobeto ulertzeko zeintzuk diren hizkuntza horren berezitasunak eta dituen erronkak bere erabilera estandarizatu eta normalizatuari begira. Euskararen aldaera estandarra (Euskara Batua) lantzen dugu, eta bere erabilera formalari dagozkion arauak eta gomendioak. Halaber, arreta jartzen dugu euskararen gizarte-erabilera esparru ezberdinetan eta mintzaira-jarduerari lotuta sortzen diren komunikazio-egoera ezberdinetan, formalak zein informalak, berezituak zein orokorrak, ikasleentzak lagungarriak izan daitezkeenak hiztun aktibo izateko.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

1. gaitasuna. Hiztunek eta gizarte-eragileek hizkuntzen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta, bereziki, euskararen egungo egoera soziolinguistikoarekin harremanetan jartzea.



2. gaitasuna. Hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokien nozioei erreparatzea.



3. gaitasuna. Arrazoi pragmatiko-diskurtsiboengatik hautatzen diren hizkuntza-baliabideen funtzio komunikatiboa eta esanahi soziala antzematea.



4. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea hizkuntza-baliabideen formari, esanahiari eta erabilerari buruzko informazioa lortzeko, bereziki Interneten eskuragarri daudenak.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. Kontsulta-baliabideak.

2. Giza hizkuntza eta komunikazioaren oinarriak.

3. Hizkuntza aldaerak.

4. Euskararen erabilerak kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan.

MethodologyToggle Navigation

Kurtsoak hertsiki erlazionatutako alderdi teorikoa eta praktikoa ditu. Ariketa praktikoetan oinarrituko dira eskolak bereziki.

Ariketa horiek oinarri hartuta emango ditu irakasleak behar diren azalpen teoriko gehienak.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 40
    • Individual works (%): 40
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 20

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ebaluazio-metodoei dagokienez, bi ebaluazio mota eskaintzen dira:



A modalitatea: Etengabeko ebaluazioa (%100): saio teoriko-praktikoetan gauzatzen diren lan ebaluagarriak hartuko dira kontuan. Horretaz gain, deialdi ofizialean azterketa teorikoa ere egongo da nota hobetu nahi duenak egin dezan.



B modalitatea: Azken ebaluazioa (%100): deialdi ofizialean gauzatuko den azterketa baten bitartez ebaluatuko dira ikaskuntzaren emaitzak. Horrez gain, irakasgaiari lotuta proposa daitekeen proiektu edo lan monografikoari buruzko froga ere gainditu beharko da horrela aurrikusita egongo balitz.



A modalitatearen kasuan ikasleek, gelan egindako jardueren bidez eskuratuko dute kalifikazioa. Ebaluatuko dira gelan egindako ariketak eta praktikak, banakako lanak, taldelanak eta lanen ahozko aurkezpenak, e.a.



Irakasgaia A modalitatean jokatu ahal izateko ezinbestekoa izango da irakasleak eskatutako lan gehienak (%90) garaiz eta moduan ematea eta horietako bakoitzaren kalifikazioa gaindituta izatea.



B modalitatea: Azkeneko proba. Edukiak eskoletan landutako gai eta ariketa praktiko zein teorikoen inguruan izango dira.

Halaber, modalitate hau aukeratzen duen ikasleak irakasleak kurtso hasieran ikasle guztientzat proposatzen duen proiektua edo lan monografikoa ere egin behar du, eta azterketa egunean aurkeztu ahoz eta idatziz. Ebaluazio-irizpidea

hurrengoa izango da:



b) Ordenagailuko ariketa praktikoa: %10.



c) Test erako edo/eta galderen erantzunak garatzeko ariketa teoriko eta praktikoak: %40



d) Testu idatzien ekoizpena: %25.

e) Ahozko testuen ekoizpena: %25



Irizpide hauek ohiko zein ez-ohiko deialdietarako erabiliko dira.

ERREFERENTZIA ETA ZITAZIO ARAUAK: Ikasleak, moduluko diziplinarteko proiektua baliatuta, zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Arau hauek bete ezean, plagioaren susmoa edo iruzurraren zantzua egotzi ahalko zaio egindako lanari.

Ebaluazio-probak egin bitartean, irakasleak edozein unetan eskatu ahal izango die[la] identifikazioa bertaratutako ikasleei, eta horiek ikasle-txartela, nortasun-agiri nazionala, pasaportea, edo, halakorik ezean, ebaluatzailearen iritziz nahikoa den egiaztagiria erakutsi beharko diote.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdian ikasleak azterketaren bidez eskuratuko du kalifikazioa. Ikastarorako lan monografikoa aurreikusten bada, hura ere egina eta gainditua izan beharko du behin betiko kalifikazioa eskuratzeko.

Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasleak gelan banatutakoak, kontsultateko eskatzen dituenak, E-Gelan jarritakoak eta Erreprografia Zerbitzuan uzten dituenak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Alberdi, X. & Sarasola I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia, Bilbo, EHU.

Alberdi, X. & Sarasola I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia, Bilbo, EHU

Alberdi, X. & Ugarteburu, I. (1999). Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHU argitalpen zerbitzua.

Alberdi: Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz. Bilbo: EHU, 449-464.

Basurto, M. eta Crespo, S. (2007). Araugintza-ikastaroa. Nafarroako Gobernua.


Baxok, E. & Coyos, J.B. (2011). Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Bilbo: Euskaltzaindia.

Calsamiglia, H. & A. Tusón (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.

Euskaltzaindia (1993). Euskal Gramatika Laburra. Perpaus bakuna. Bilbo.

Euskaltzaindia (1993). Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo.


Euskararen Aholku Batzordea (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza.

Eusko Jaurlaritza (2011). Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia: Marko Orokorra. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. [http://www.euskara.euskadi.eus/contenidos/informacion/2011_ebpn_deialdia/eu_deialdia/adjuntos/ebpnren_marko_orokorra_eu.pdf]

Eusko Jaurlaritza, (2016) Euskararen VI Inkesta Soziolinguistikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. [http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/ikerketa_soziolinguistikoak/eu_def/adjuntos/VI_INK_SOZLG_EAE_Aurkezpen_publikoa_20161014.pdf]

Garcia-Azkoaga, Ines M. (2015). Ahozko euskara, ikerketarako unibertsoa, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 96 (3), 11-28.

Garzia, J. (2005). Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: EJren Argitalpen Zerbitzua. [on line: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html]

Garzia, J. (2015). Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako. UPV/EHUko Argitalpen HAEE / IVAP (2005). IVAPeko estilo-liburua. HAEE/IVAP. Gasteiz.

Idiazabal, I. & Larringan, L.M. (arg.) (1998). Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza, EHU & Gasteiz, Arabako Foru Aldundia.

IVAP (1997). Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. HAEE/IVAP. Gasteiz.

IVAP (2003). Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez. HAEE/IVAP, Gasteiz.

Susperregi, I. (2006). Euskal aisiaren egoera. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. [http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/artik6_1_urtxintxa_06_03/eu_15310/artik6_1_urtxintxa_06_03.html]

Zabala, I. (2000). Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak, Ekaia, 12.

Zabala, I., eta Odriozola, J.C., (1992). Idazkera teknikoa 1: Hitz ordena, galdegaia eta komaren erabilera. EHU argit. zerbitzua.

Zubiri, I. & Zubiri, E. (1995). Euskal Gramatika Osoa, Bilbo, Didaktiker.

Zuazo, K. (2000). Euskararen sendabelarrak, Donostia, Alberdania.

Zubimendi, J.R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. [http://www.ehu.eus/azpidazki/PDFak/Ortotipografia.pdf].

Zubimendi, R. eta Esnal, P. (1993). Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

In-depth bibliography

Etxebarria, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo: EHU-UEU
Ezeiza, J., Lekuona, M. eta Altuna, E. (1995). Esalditik testura (euskaraz trebatzen). GAIAK. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Donostia.

Garzia, J. (1997). Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.

Garzia, J. (2008) Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania
Kaltzakorta, M. (2007). Prosa komunikagarriago egiten zenbait proposamen (I). UEU
Odriozola, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

Odriozola, J.C. eta Zabala, I. (1992). Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma Euskal Herriko Unibertsitateko ArgitIlpen-Zerbitzua.

Sarasola, I. (1997). Euskara batuaren ajeak, Donostia, Alberdania.
Varii (2008). XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak. Euskara, XXI. mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa. Eusko Jaurlaritza.

Zabala, I. (2000) Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak, Ekaia 13: 105-129
Zabala, I. (koord.) (1996). Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
Zabala, I.(1998). Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan, Ekaia 12
Zuazo, K. (1985). Euskararen batasuna. Iker 5. Bilbo: Euskaltzaindia.
Zuazo, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar

Zuazo, K. (2008). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Elkar

Journals

Administrazioa euskaraz
Argia
ELHUYAR
Harmaila
Hik Hasi
Jakingarriak

Web addresses

Administrazioko Hizkera: http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/ informacion/admin_hizkera/eu_3810/hizkera_menu_e.html
Agiri Soziolaboralen Ereduak: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46714/eu/contenidos/informacion/dokumentu_soziolaboralak/eu_9374/agiri_soziolaboralak.html
Azpidazki (Administrazio eta zerbitzuen arloan euskara erabiltzen laguntzeko gomendio, argibide eta baliabideak; EHU): www.ehu.es/azpidazki
Centre De Redacció: http://mutis2.upf.es/cr/casjur2005/index.html
Dudanet: http://www.ivap.euskadi.net/r61-v50001x/eu/v50aWar/comunJSP/v50acambioIdioma. do?v50aCgaIdioma=eu
EHULKU: http://www.ehu.eus/es/web/euskara/ehulku
EUSKALTERM (terminologia bankua): www1.euskadi.net/euskalterm
Euskararen Aholku Batzordeak 1998ko ekainaren 24ko Batzorde Osoaren bileran aho batez onetsitakoa Eusko Jaurlaritzaren 1998ko uztailaren 28ko Gobernu Batzordeak onartutakoa. (http://www.euskara.euskadi.net/r57-4075/es/contenidos/informacion/euskara_planak_bibliografia/es_7611/adjuntos/ebpn.pdf)
Galdos Irazabal, I.: Kirola eta Euskara. (http://www.euskara.euskadi.net/r57-4075/es/contenidos/informacion/1021/es_6163/adjuntos/galdos.pdf).
http://parles.upf.edu/cr/casacd/index.html
http://www.ehu.es/azpidazki/
http://www.ehu.es/ehulku
http://www.euskaltzaindia.net
http://www.hiztegia.net
http://www.xuxen.com
Osasungoa Euskaratzeko Elkartea, http://www.oeegunea.org
Urizar, U. & Gabilondo, A.: Gazteen aisialdia eta kirola. (http://www.euskara.euskadi.net/r57-4075/es/contenidos/informacion/1021/es_6163/adjuntos/Urri.pdf)
www.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz
www.hiztegia.net
www.xuxen.com
Zientzia eta Teknikaren aldizkaria, http://www.zientzia.net

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-7

14:30-16:30 (1)

Teaching staff

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
8-15

14:30-16:30 (1)

Teaching staff

31 Applied computer-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

14:30-16:30 (1)

Teaching staff