XSL Content

Communication in Basque: Health Area27249

Centre
Faculty of Medicine and Nursing
Degree
Bachelor's Degree in Dentistry
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
27249

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based2020
Applied classroom-based groups2035
Applied computer-based groups2035

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE].



OHARRA: IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira osasun-arloko jardunean. Izan ere, osasunaren profesionalek askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete beren ohiko zereginetan: gaixoekin ari diren egoeretan, osasun-erakundeen kudeaketan, arloko profesionalekin dituzten harremanetan eta, oro har, osasun publikoaren esparruan hiritarrekin lan egiten ari direnean. Zehazkiago, osasun-alorreko profesionalek gai izan behar dute irakaskuntzan, ikerketan nahiz lan kliniko profesionalean behar dituzten erregistroak erabiltzeko baina, bestalde, gaixoekin ari direnean, erregistro

espezializatu horietatik urrundu eta gaixoen mailara egokitzeko ere gai izan behar dute, bai haiengandik informazioa eskuratzeko orduan, eta bai gomendioak eskaintzeko orduan ere. Gaixo edota senideekiko komunikazioa, gainera, maiz

gertatzen da osasun-egoera larrietan eta, beraz, sentimenduak eragile nagusi direlarik, garrantzi handikoa da gaixoekin egokiro komunikatzea, haien ama-hizkuntza erabiltzea eta komunikazioak dituen alderdi emozional eta enpatikoez ongi jabetzea. Osasun-alorreko beste profesionalekin komunikatu ahal izateko, aldiz, ezinbestekoa da erregistro espezializatuak menderatzea eta, euskara ormalizazio bidean dagoen hizkuntza delarik, erregistro horien garapenean ere parte hartu behar dute rofesionalok.

Hori dena dela eta, Komunikazioa Euskaraz (KE) irakasgaian etorkizuneko adituek alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak eta espezializazio maila desberdinetakoak: eskabideak, gutunak, artikulu zientifikoak, poster zientifikoak, kongresuetako ahozko komunikazioak eta behar dituzten ikusteko euskarriak, osasun-kanpainetarako diptikoak, dibulgazio artikuluak eta hitzaldiak.



Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Gradu desberdinetako ikasketa-planean zehaztutako hainbat gaitasunetan, bai gaitasun orokorretan eta espezifikoetan. Adibidez, gradu guztietan ageri zaigu hurrengo gaitasun orokorra: Paziente, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin modu eraginkor eta argian komunikatzea, bai idatziz eta bai ahoz. KE irakasgaian lantzen diren zenbait gaitasun eta eduki teoriko-praktiko neurri batean gainezarri egiten dira edo osatu egiten dituzte beste irakasgai batzuen edukiak. Adibidez, dokumentazioa Zientzia Biomedikoetan, artikulu zientifikoa eta ahozko eta idatzizko komunikazio zientifikorako metodoak lantzen dira Medikuntza Graduan lehen mailan eskaintzen den Dokumentazioa, Medikuntzaren Historia, Teoria eta Metodologia eta hirugarren mailan eskaintzen den Ikerketa Proiektua irakasgaietan. Nolanahi ere, KE irakasgaian berariaz lantzen dira profesionalek aurre egin behar dieten komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna, euskarak Euskal Osasun Sisteman duen

rola eta osasun-alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoa. Honen isla da, adibidez, Odontologia graduko gaitasunen artean ageri zaigun gaitasun espezifikoa: osasun zientzietan euskararen rol komunikatiboa ezagutzea.



Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela osasun-arloko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, osasun-alorreko profesionalek. Gaitasun hori Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) hirugarren kurtsoko irakasgaian neurri handian lantzen da. Komunikazioa Euskaraz irakasgaian ere lantzen dira hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna. Hartara, EAE irakasgaia egina duten ikasleek areago sakonduko dute testuen ezaugarri horietan eta, EAE aukeratu ez duten ikasleek, aldiz, nahikoa garatuko dituzte beren gaitasunak KE irakasgaian.



Irakasgai hau euskaraz ematen da soilik.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

1. Arretaz entzutea aditutasun maila desberdinetako solaskideei (gaixoak, senitartekoak, adituak, legegileak, administrazioa, mundu akademikoko eragileak…) eta jasotako informazioa egokiro ulertzea (entzuketa arretatsua). (% 5)



2. Informazio eta datu esangarriak biltzea, kritikoki interpretatzea eta sintetizatzea aditutasun maila desberdinetako hartzaileei informazioak eta iritziak helarazteari begira. (% 10)



3. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, aditutasun maila desberdinetako hartzaileekin (gaixoekin, senitartekoekin, hedabideekin eta beste profesionalekin) euskara zuzen eta egokia erabiliz. (% 40)



4. Osasun-arloan ohikoak diren testu-generoen (historia klinikoa, diagnostikoa, ikerketa-artikuluak, testu didaktikoak, osasun-kanpainak, dibulgazio-testuak...) egitura eta erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideak aztertzea eta erabiltzea, zalantzak argitzeko Interneten eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak erabiliz. (% 40)



5. Euskarak osasunaren munduan duen rola ulertzea eta alor horretako erregistroak (terminologia, fraseologia…) garatzeko esparruko profesionalek duten erantzukizunaz jabetzea. (% 5)

Theoretical and practical contentToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK

1. GAIA: Komunikazioaren oinarriak: komunikazio espezializatua

1.1. Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.2. Testuen kalitate linguistikoa

1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

1.4. Testu orokorrak eta testu espezializatuak

1.5. Ahozko testuak eta idatzizko testuak

1.6. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak.



2. GAIA: Osasun-arloko testuak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak

2.1. Parametro pragmatikoak eta osasun-arloko testuak

2.2. Ikerketa-testuak

2.3. Alor klinikoan erabiltzen diren testuak

2.4. Osasun alorreko testuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa



3. GAIA: Osasun-arloko terminologia eta fraseologia

3.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia

3.2. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak

3.3. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan

3.4. Zenbait okerbide euskarazko terminoen sorkuntzan

3.5. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta datu-base terminologikoak vs corpusak

3.6. Aditzen hautapena testu akademiko-profesionaletan





EGITARAU PRAKTIKOA

Irakasgaiaren alderdi praktikoa BI proiektu praktikoren inguruan antolatuta dago.



A. proiektu praktikoa: Ikerketa-testuak lantzea

Helburua: Gai espezializatu batez dokumentazioa biltzea. Testu espezializatuak aztertzea, interpretatzea eta sortzea. Bereziki edozein lan bideratzeko orduan egin beharreko dokumentazioa landuko da. Bestalde, testuak komunikazioaren kanalaren (idatzia vs ahozko) eta espezializazio mailaren arabera egokitzeko estrategia linguistikoak landuko dira.



1. praktika: B proiektuan landuko den gaia aukeratzea eta informazioa bilatzea

2.praktika: Ikaskideei aukeratutako gaia eta aurkitutako dokumentazioa azaltzeko aurkezpena prestatzea

3. praktika: Kongresu baterako poster zientifikoa prestatzea, ikerketa-artikulutik abiatuta

4. praktika: Ikerketa-artikulu beretik abiatuta, kongresurako ahozko komunikazioa prestatzea





B. proiektu praktikoa: Osasun-kanpaina bat prestatzea

Helburua: Informazio espezializatua kudeatzea, aditu ez direnei zuzendutako ahozko eta idatzizko testuak sortzeari begira.



5. Osasun-kanpaina diseinatzea

6. praktika: Osasun-kanpainarako diptikoa planifikatzea eta egitea

7. praktika: Osasun-kanpainarekin lotutako dibulgazio-hitzaldia prestatzea

MethodologyToggle Navigation

METODOLOGIA

Modalitateari dagokionez irakasgaia erdipresentziala da. Ikasgelaz kanpoko saio ezpresentzialetan ikasleak saio presentzialetako praktikak egiteko beharrezko kontzeptuak eta alderdi teorikoak landuko ditu. Saio presentzialetan, ikasleen zalantzak argitzeaz gain, ebaluaziorako beharrezkoak diren praktikak eta ariketak egingo dira. eGela plataforma erabiliko dugu irakasgaian zehar.



Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Multiple-Choice Test (%): 10
    • Oral defense (%): 30
    • Individual works (%): 20
    • Portfolio (%): 40

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira."



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa

jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).





1. Ebaluazio jarraitua:

Hiru elementu hartuko dira kontuan:

• Ordenagailu-praktiketako hiru txostenak

• Bi ahozko aurkezpen

• Hiru proba mota: testa, terminoen azterketa eta testuen sorrera eta itzulpena



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGENU:



- Ebaluazio jarraituaren tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke.



- Ahozko aurkezpenak aurrez aurre egin beharrean, ikasleei aukera emango litzaieke bideoa beren kabuz grabatzeko edota aurkezpena BBC bidez egiteko. Bestalde, taldeka egiteko diseinatutako zenbait aurkezpen taldeka edo indibidualki egiteko aukera emango litzaieke.



- Ordenagailu-gelan egiten den "azken proba" ikasleek etxetik egingo lukete Egela erabiliz.



Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

2. Bukaerako azterketa: Ezohiko deialdian irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Lan esperimental bat azaldu behar dute. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte azterketa egiten duten ikasleek.



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGENU:



Ikasleek probak Fakultateko ordenagailu-gelan egin beharrean, etxetik egingo lituzkete Egelaren bidez Fakultateak finkatutako egun eta ordu berean.



Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak Moodle plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ÁLVAREZ, T., (1997). Como resumir un texto. Octaedro.

BASTERRETXEA, J. I., 2007. Arrazoiaren Hitza. Argudio-bideen arrastoan. Bilbo: UEU.

BENOIT, A. (2002). Hacer la síntesis. Deusto.

CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida

CARNICERO, P. (2005). La comunicación y la gestión de la información en las instituciones educativas. Madril: Praxis.

CASSANY, D. (1996 [1993]): La cocina de la escritura, Barcelona: Anagrama.

CREME, P. eta LEA, M., 2000. Escribir en la universidad. Bartzelona: Gedisa

DINTEL, F., 2005. Cómo escribir textos técnicos o profesionales. Madril: Alba.

EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. (http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika)

EUSKALTZAINDIA (1993b): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia

EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza.

EZEIZA, J. (arg.) (2009). PREST: unibertsitateko komunikaziorako gaitasunen eskuliburua. Leioa: EHU.

GARZIA, J. (2008): Jendaurrean hizlari, Alberdania

HERNÁNDEZ, J.A. eta GARCÍA, M.C. (2004): El arte de hablar. Ariel.

HOFSTADT, C. (2005): El libro de las habilidades de comunicación. Cómo mejorar la comunicación personal. Diaz de Santos.Madrid

KLEIN, I., 2008. El taller del escritor universitario. Prometeo Ediciones.

MURRAY, R. (2006). Cómo escribir para publicar en revistas académicas. Bilbo: Deustu.

RODRIGUEZ, F. eta IRUSTA, A. Saiakeran saiatzeko gida. Euskal idazleen elkartea.

SPANG, K. (2005). Persuasión. Fundamentos de retórica. Eunsa.

Verdeber, R. (2000): Comunicación oral efectiva. International Thomson Editores

In-depth bibliography

ALBERDI, Andres (2008): Oinarrizko gramatika, Donostia, Elkar.
ALCARAZ, E.; MATEO, J.; YUS, F. (2007): Las lenguas profesionales y académicas, Barcelona: Ariel.
CALSAMIGLIA, H.; TUSÓN, A. (2007): Las cosas del decir, Barcelona: Ariel.
CASSANY, D. (1996 [1993]): La cocina de la escritura, Barcelona: Anagrama.
ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R., ITURBE, J. 2002. Zientzia eta teknikarako euskara: zenbait hizkuntza-baliabide. U.E.U. Donostia
EUSKALTZAINDIA (1993b): Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo: Euskaltzaindia
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindairen erabakiak
EUSKALTZAINDIA.1992. Hitz elkartuen osaera eta idazkera
EUSKALTZAINDIA-JAGON SAILA (CORPUS BATZORDEA) (2008): Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia (Jagon Saila).
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (1998) La ciencia empieza en la palabra. Análisis e historia del lenguaje científico. Gredos. Madrid
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua.Colección Beltenebros. Burgos
KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I), Udako Euskal Unibertsitatea.
UZEI (1988) Laburtzapenen gidaliburua (siglak, ikurrak eta laburdurak) Elkar. Donostia
UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua

Journals

Centro de consultas lingüísticas de la UPV/EHU::
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/ ¿ Hizkuntza baliabideak
LIBRO DE ESTILO DE `EIMA¿ (GOBIERNO VASCO)
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
ARGUMENTA
http://antalya.uab.es/gab-llengua-catalana/web_argumenta_obert/
CENTRO DE REDACCIÓN
http://serviciosva.itesm.mx/cvr/cvr.htm
TEXTOS ACADÉMICOS
http://mutis2.upf.es/cr/
COMPETENCIAS UNIVERSITARIAS
http://www.mariapinto.es/alfineees/AlfinEEES.htm
ESCRIBIR Y PUBLICAR UN ARTÍCULO CIENTÍFICO
http://www2.uah.es/jmc/
HERRAMIENTAS DE REDACCIÓN CIENTÍFICA
http://www.fisterra.com/recursos_web/mbe/escritu_cientifica.asp
OSATUZ
http://www.ikasbil.net/osatuz/

Web addresses

UPV/EHUko hizkuntza-kontsultetarako zentroa:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/ ¿ Hizkuntza baliabideak
http://www.hiztegia.net (baliabide ugarirekin loturak dituen web-orria)
http://www.euskaltzaindia.net (Euskaltzaindia)
http://www.xuxen.com (Euskarazko zuzentzaile ortografikoa)
http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp (Elhuyar hiztegia)
http://www1.euskadi.net/euskalterm (Euskalterm)
http://www1.euskadi.net/morris/indice_e.htm (Ingelesa-euskara hiztegia: Morris)
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/estilo_liburua_c.html
http://www.opentrad.org/ (Itzultzaile automatikoa)
http://www1.euskadi.net/harluxet/ (hiztegi entziklopedikoa)
http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala (Wikipedia)
http://www.zientzia.net/ (Zientziari buruzko web-orria. Hainbat atal ditu)
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/ (Ereduzko Prosa Gaur corpusa)
http://www.ztcorpusa.net/ (Zientzia eta Teknologia corpusa)
http://www.corpeus.org/ (Euskarazko bilatzailea)
http://www.elebila.eu/ (Euskarazko bilatzailea)

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
21-21

16:00-18:00 (1)

22-22

16:00-18:00 (2)

23-23

16:00-18:00 (3)

24-24

16:00-18:00 (4)

25-25

16:00-18:00 (5)

26-26

16:00-18:00 (6)

27-27

16:00-18:00 (7)

28-28

16:00-18:00 (8)

31-31

16:00-18:00 (9)

32-32

16:00-18:00 (10)

Teaching staff

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
21-21

16:00-17:00 (1)

18:00-19:00 (2)

22-22

16:00-17:00 (3)

18:00-19:00 (4)

23-23

16:00-17:00 (5)

18:00-19:00 (6)

24-24

16:00-17:00 (7)

18:00-19:00 (8)

25-25

16:00-17:00 (9)

18:00-19:00 (10)

26-26

16:00-17:00 (11)

18:00-19:00 (12)

27-27

16:00-17:00 (13)

18:00-19:00 (14)

28-28

16:00-17:00 (15)

18:00-19:00 (16)

31-31

16:00-17:00 (17)

18:00-19:00 (18)

32-32

16:00-17:00 (19)

18:00-19:00 (20)

Teaching staff

Classroom(s)

  • M-AULA S-2 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA (1)
  • M-AULA S-2 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA (2)

31 Applied computer-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
21-21

17:00-19:00 (1)

22-22

17:00-19:00 (2)

23-23

17:00-19:00 (3)

24-24

17:00-19:00 (4)

25-25

17:00-19:00 (5)

26-26

17:00-19:00 (6)

27-27

17:00-19:00 (7)

28-28

17:00-19:00 (8)

31-31

17:00-19:00 (9)

32-32

17:00-19:00 (10)

Teaching staff

Classroom(s)

  • M-AULA S-2 - FACULTAD DE MEDICINA Y ENFERMERIA (1)

31 Applied computer-based groups-2 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
21-21

17:00-19:00 (1)

22-22

17:00-19:00 (2)

23-23

17:00-19:00 (3)

24-24

17:00-19:00 (4)

25-25

17:00-19:00 (5)

26-26

17:00-19:00 (6)

27-27

17:00-19:00 (7)

28-28

17:00-19:00 (8)

31-31

17:00-19:00 (9)

32-32

17:00-19:00 (10)

Teaching staff