XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2022

Ekaina 2023

Kreditu kopurua

15 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

800 €

Irakaslekua

Farmazia Fakultatea

Arduraduna

Farmazia Fakultatea

GAKOAK - Farmakokutsadura Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Gero eta mundu kutsatuagoan bizi gara Interesa pizten ari diren kutsagaien artean farmakoak dira kezkagarrienetako batzuk, duda barik. Ingurumenerako ondorio guztiz kaltegarriak dituztela egiaztatu da: adibidez, diklofenako antiinflamatorioak putre espezie batzuk desagertzea ekarri du, antibiotikoen ondorioz bakterio multirresistenteak sortu dira, eta estrogenoek eragindako feminizazioa dela eta, arrain populazio osoek behea jo dute.

Farmakoek, bai gizakienak eta bai animalienak, gure ibai, estuario eta itsasoetara heltzen dira eta kate trofikoan zehar metatzen dira. Horren ondorioz, basa animalien plasman haien kontzentrazio handiagoak aurkitzen dira botika moduan hartu balituzte baino.

Hala ere, uste dugu osasuneko profesionalek ez diotela behar besteko arreta eman farmakokutsaduraren arazoari, nahiz eta profesionalok izan, azken buruan, medikamenduak preskribatu, eman eta jartzen dituztenak.

Arazo konplexua da, eragile asko ukitzen baititu, askotan interes kontrajarriak dituztenak, eta zaila da konponbidea bilatzea.

ARRAZOIAK - Farmakokutsadura Unibertsitateko Aditua

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Farmakokutsaduraz diharduen lehen titulu monografikoa da.
  • Farmazeutikoek —farmakoetako benetako espezialistek— antolatu eta lideratutako lehen titulua da.
  • Estatuan eta nazioartean itzal handia daukaten profesionalak daude irakasle taldean.
  • Gero eta mundu kutsatuago honetan, jasangarritasunarekin konpromisoa duten profesionalak behar ditugu.

IRUDIA - Farmakokutsadura Unibertsitateko Aditua

Irudia

IRTEERAK PROFESIONALAK - Farmakokutsadura Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Farmakokutsadurako Aditu Titulu hau egokia da bai osasunaren arloko eta bai ingurumenaren arloko profesionalentzat, eta zubi lana egiten du bi arloon artean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak