HEFA Fakultateko GRADUAK

Asset Publisher

2019/20ko PRACTICUMAREN AURKEZPEN OROKORRA. Gizarte Hezkuntza, Antropologia, Pedagogia eta Filosofia Graduak

2019ko martxoaren 25,26,27, eta 28an burutuko da.

Martxoak 25,26,27 eta 28an, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko ezberdinen guneetan (Tolosa Hiribidea, 70. Donostia- San Sebastian) eta Barriola Gelategia, datorren ikasturteko Practicum ezberdinen aurkezpen orokorra burutuko da (Gizarte Hezkuntzako Graduko Practicum I eta II-III, Pedagogiako Graduko Practicum I eta II eta Gizarte Antropologiako Graduko Practicuma). Halaber, Filosofiako Graduko ikasleei onartutako borondatezko praktikak egiteko aukeraren berri emango zaie.

Aurkezpenean Practicumaren alderdi orokor nahiz zehatzei buruzko informazioa emango zaio datorren ikasturtean praktikak egin behar duen ikaslegoari. Esaterako, egutegiak, datak, izena emateko prozedura, eta baita Practicumen helburuei, metodologia eta eskuhartze eremuei buruz ere.

Derrigorrezkoa da saio informatiboetara joatea datorren ikasturtean Practicuma egingo duen ikaslego osorako.  Egun eta ordu horretan koinziditzen diren klaseak bertan behera geratuko dira aurkezpenak irauten duen bitartean.