la facultad

Ongi etorri HEFA fakultatera!

 

Ongi etorri UPV/EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultatera!

HEFA 2481 ikasle, 231 irakasle-ikertzaile eta administrazio-zerbitzuetako 32 langile inguruk osatzen dugu. Eta Euskal Herriari/euskal gizarteari eta munduari sei gradu, bost master, lau doktorego programa eta bi berezko titulu eskaintzeko ardura dugu gure gain.

Gaurko HEFA 2016. urtean sortu zen, orduko Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bat egin zutenean. Fakultate bakarra osatzen dugu eta bi eraikinetan antolatuta gaude: HEFA – I eraikina eta HEFA – II eraikina.

Zergatik eta zertarako etor zaitezkeen HEFAra? HEFAn saiatzen gara gurera datozen herritarrei zein profesionalei goi mailako prestakuntza eskaintzen eta euskal gizartearen garapenerako ikerketa garatzen. Ezagutza sortzen dugu hezkuntzaren, filosofiaren eta antropologiaren esparruetan, eta pentsamendu kritikoa eta etikoa sustatzen ahalegintzen gara. Zerbitzu publikoa da gurea eta eredu berritzailea, jasangarria, inklusiboa, euskararen normalizazioaren eta gizarte eleaniztunaren aldekoa, eta aukera berdintasuna eta gobernantza parte hartzailea ditugu helburu.

Eskerrik asko zure interesagatik!

HEFAn elkar ikusiko dugulakoan, laster arte@ehuHEFA