HEFA Fakultateko GRADUAK

Asset Publisher

International Congress

Demokrazia Komunalari buruzko I. Nazioarteko Kongresua

Image

Gizarte mugimendu eta dinamika eraldatzaileekin lan egiten duen Bakea Duintasunarekin elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Gizarte Zientzietako ikerketa-taldeak antolatu dute Biltzar hau, eraldaketa demokratikoko prozesuen ikerketa akademikoa eta soziala uztartuz. Kongresuaren helburua da, bai teoriatik bai praktikatik abiatuta, komunitateak, herri-botereak, autogestioak, autogobernuak, balio komunek eta parte-hartze kolektiboak oinarri eraldatzailea duten prozesuak eta esperientziak aztertzea. Horregatik, hausnarketa, eztabaida eta analisirako gune-prozesua izan nahi du, gizartearen eraldaketa komunalean eta komunitarioan lan egiten duten pertsona eta herri mugimenduentzat. Informazio gehiago 

Programa: Kongresuaren programa