Breadcrumb

minor profesionalizanteak gasteizen bilbon

GASTEIZEN ETA BILBON MINOR PROFESIONALIZATZAILEAK EGITEKO AUKERA

Lehen hezkuntzan eskaintzen diren lan irteera berezitua duten minorretan, akordio bat lortu da Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (HKF), Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean, 4. maila Bilbon edo Gasteizen egin ahal izateko.

EPEA: 2023ko ekainaren 19tik 30era

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Eskaera aurkeztean, HEFAn Lehen hezkuntzako 3. maila egina izatea.
  • 1., 2. eta 3. mailako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
     

ZEIN DIRA AUKERAK

  • Bilboko Hezkuntza Fakultatean HIRU PLAZA Musika Hezkuntza Minorrean
  • Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen HIRU PLAZA Gorputz Hezkuntza minorrean.
     

PROZEDURA

 

  1. Lehen hiru ikasturteetako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
  2. Lekualdatze eskaera egitea helmugako fakultatean (Bilboko Hezkuntza Fakultatean edo Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen) dagokion datetan (2023ko ekainaren 19tik 30era). Helmugako prozedura eta inprimakia erabili horretarako.
  • Eskaintza baino eskaera gehiago baldin badago, irizpidea ikaslearen espedientea izango da.
  • Lekualdatze eskaeraren erantzuna jasotzea.
  • Lekualdatze eskaera egin arren, ikasleak ez badu erantzunik jaso, ikasten ari den fakultatean dagokion egunean matrikula egitea komeni da, ez dadin matrikularik gabe gelditu.
  • Erantzuna baiezkoa bada, idazkaritzan burutu beharko du aldaketa prozesua.