Breadcrumb

Nested Applications

Web Content Display

Nested Applications

Web Content Display

Web Content Display

Zergatik ikasi Gizarte Hezkuntza Gradua?

Gizarte Hezkuntza (Opens New Window)

Asset Publisher

Gizarte Hezkuntza Ikasketak 30 urte Euskal Herriko Unibertsitatean. Mahai Ingurua. 2025ko urria

Gizarte Hezkuntzako ikasketek 30 urte bete dituztela ospatzeko, mahai inguru bat antolatu zen Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Gizarte Hezkuntzan graduatutako 3 ikasle ohiekin eta graduko irakasle batekin. Mahai inguruko galderetako batzuk honakoak izan ziren: Zergatik ikasi zenuen Gizarte hezkuntza? Ze oroitzapen daukazu Graduari buruz? Zer gustatu zitzaizun gehien? Eta gutxien? Zure lanpostuak zeintzuk izan dira? Gustukoena zein? Zergatik? Ze eremu ikusi dituzu GHan? (nahiz eta agian zuk zeuk bertan lan egin ez). Zuretzako erakargarriena? Etorkizunean enpleagarritasun ona eduki dezakeena?  Zer egiten du GH batek? Zein da GH rol-a? (adibidez, distantzia profesionala, edo gertutasuna?) Funtzioak? Ezagutu beharko lukeen gaitasun-konpetentzia inportanteena?  Metodologia gustukoena? Arazoetan daudenei lagundu behar omen die Gizarte Hezitzaileak… baino hortaz gain, gizarte eraldaketa ere bultzatu behar omen da: “La Educación Social no puede limitarse a acompañar las consecuencias de un sistema estructuralmente injusto, sino que ha de asumir un compromiso activo con su transformación”. Nola egiten da hori gizarte hezkuntzatik? Aldaketa posible da instituzio sozialen barnetik? Urte hauetan irakurritako artikulu edo libururen bat gomendatuko zenuke, autore bat, pelikula bat, erreferentzia bat?  Ze gomendio emango zenizkieke GH ikasten ari direnei?

Parte-Hartzaileak

Junkal Bauza - Gizarte Hezitzailea
Onintze Kamino - Gizarte Hezitzailea
Oier Gonzalez - Gizarte Hezitzailea
Asier Huegun - Gizarte Hezkuntza ​​​​Graduko Irakaslea
Itsaso Arozena - Gizarte Hezkuntza Graduko Irakaslea