Asset Publisher

OINEHART Aforismoen lehiaketa sarien banaketa HEFA Egunean (abenduaren 15ean)

Image

Aforismo lehiaketa sarien banaketa.

Oihenart aforismoen lehiaketa EHUko  Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateak antolatzen du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Edonork parte har dezake bertan eta aurtengo sari banaketa abenduaren 15ean 12etan EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean izango da. Irabazleak izan dira: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena eta Juan Ramon Alberdi Ibarmia.

Oihenart aforismoen leihaketaren helburua pentsamendua eta euskarazko pentsamendua bultzatzea, idazteko ohitura sustatzea eta saiogileak sortzea da. Aforismoak modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua, osoa, baina motza. Literaturan badira aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… Aurten lehenengo saria ex aequo ematea erabaki du epaimahaiak eta irabazle bakoitzak 500 euroko saria jasoko du. Euskarazko sorkuntza eta gogoeta sustatzeko baliagarria da lehiaketa hau, aforismoak sortu berriak izan behar baitute. Aforismoa oso literatura genero egokia da, era berean, saiakerak idazten hasteko.


Nested Applications

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak