Asset Publisher

Chat

Stuart Hall eta ikasketa kulturalak

Kokapena: HEFA I, Batzar aretoa

Datorren ostegunean, maiatzak 8, honako solasaldia antolatu dugu HEFAn: “Stuart Hall eta ikasketa kulturalak”. Abiapuntua, Katakrak argitaletxeak argitaratu berri duen Stuart Hallen Kultura, aurkakotasuna eta boterea liburua da. Hortik abiatuta, kultur ikasketak gaur egundik eta Euskal Herritik nola uler litezkeen hausnartzen saiatuko gara. Solasaldian Ibai Atutxak (liburuaren itzultzailea eta EHUko irakasle eta ikertzailea) eta Nerea Arruti (EHUko irakasle eta ikertzailea) hartuko dute parte.