Breadcrumb

Nazioartekotasunaren Aitorpena

Nazioartekotze ibilbidearen aitorpena

Nazioartekotzearen aitorpena:

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak (Unibasq) Lehen Hezkuntzako ibilbideari egindako aitorpena da. Ibilbidea 10 ikaslek osatuko dute eta beren TGEn (Tituluaren Gehigarri Europarra) agertuko da

LEHEN HEZKUNTZAKO NAZIOARTEKOTZE IBILBIDERAKO ESKAERA ORRIA

Nazioartekotze ibilbidean sartzeko gutxieneko betebeharrak:

  • Lehen Hezkuntzako bigarren mailan egotea eta lehen mailan 60 kreditu gaindituta izatea.
  • Ingeleseko B2 mailaren egiaztagiri ofiziala aurkeztea.
  • Laugarren mailan Atzerriko hizkuntza Minorra egiteko konpromisoa hartzea.
  • Gutxienez seihileko batean nazioarteko mugikortasuna egiteko konpromisoa hartzea.

Nazioartekotze ibilbideko ikasleak aukeratzeko irizpideak:

Nazioartekotze ibilbidean sartu nahi duten ikasleak aurkeztu ahal izango dira bigarren mailako ikasturtearen hasieran irekiko den deialdira. Hamar ikasle aukeratuko dira eskatzaileen artetik Ibilbidea egingo duten ikasleak bigarren mailan aukeratuko dira, irizpide hauen arabera:

  • Une horretara arteko espedienteko batez besteko nota (gehienez 10 puntu):
  • Ingeleseko C1 titulua edo goragokoa (0,5 puntu guztira, titulua C1 zein C2 mailakoa izan).
  • Atzerriko beste hizkuntza bateko B2 titulua edo goragokoa (0,5 puntu guztira, tituluen edo hizkuntzen kopurua dena delakoa izanda).

Atal horietan lortutako puntuazioa batu egingo da (gehienezko puntuazioa: 11 puntu), eta, eskaerak ikasle bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera ordenatu ondoren, ibilbiderako puntuazio handiena lortu duten hamar eskaerak hautatuko dira.

Puntuetan berdinketa gertatuz gero, elkarren segidako irizpide hauen arabera erabakiko da hurrenkera:

  • Espediente akademikoko batez besteko nota.
  • Ohorezko matrikula kopuru handiena.
  • Bikain kopuru handiena.
  • Oso ondo kopuru handiena.
  • Gradurako sarrera nota.

Gainera, itxarote zerrenda bat egingo da, konpromisoak betetzen ez dituzten ikasle hautatuak ordezkatzeko.

Horrez gain, gomendatutako sarrera-profila ere zehaztu dugu: Hezkuntzak eta, bereziki, hizkuntzek eta kulturartekotasunak motibatutako ikasleak (hala nola, Buddy programan parte hartzea), beste kultura eta hezkuntza-sistema batzuk ezagutzeko eta esperimentatzeko jakinmina dutenak eta beste hizkuntza batzuk ikasteko gaitasuna eta interesa dutenak.