Breadcrumb

Lanbide Heziketako irakasle-teknikarien prestakuntza pedagogiko eta didaktikorako ikastaro ofiziala (LHIT)

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikorako Unibertsitate Hedakuntzako Diploma

2021-2022 LHko Irakasle Teknikoen Prestakuntza

 

LHko IRAKASLE TEKNIKOEN DIPLOMAREN BALIOZKOTASUNA.
  LHko Irakasle teknikoaren baliozkotasuna (47KB, pdf)

 

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikorako Unibertsitate Hedakuntzarako Diplomak (LHko Irakasle Teknikoen Diploma) arautegiak (EDU/2645/2011 Agindua, irailaren 23koa) araututa dagoen lanbide-prestakuntzari erantzuten dio, irakasgaien antolaketaren oinarrizko diseinuari eta ikasleek eskuratu beharreko gaitasun orokorrei dagokienez.

Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu, ikasturte bateko iraupena eta hiru modulutan banatuta dago. Lehena, generikoa, ‘Ikaskuntza eta nortasunaren garapena’, ‘Hezkuntza-prozesuak eta -testuinguruak’ eta ‘Gizartea, familia eta hezkuntza’ irakasgaiekin. Bigarren modulua, berariazkoa, ‘Lanbide orientazioa’, ‘Ikaskuntza eta irakaskuntza’ eta ‘Irakaskuntza berrikuntza eta hezkuntza ikerketaren hastapenak’ irakasgaiekin. Eta azken modulua, Practicuma, ‘Practicum’ eta ‘Ikasketa-amaierako lana’ irakasgaiekin. Informazio gehiago: Berezko master eta graduondokoak. (masteresyposgradospropios@ehu.eus).

Irakaskuntzak on-line modalitate erdipresentzialean emango dira, Practicumeko kredituak izan ezik, horiek presentzialak izan beharko baitute, EDU/2645/2011 Aginduaren 5. Artikuluaren arabera. Erdi presentziazko irakasgaietan, lan-kargaren ehuneko hogeita bost Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egingo diren saio presentzialetan emango da, urtero ezartzen den egutegiaren arabera.

Idazkaritza LHIT 
Leire Echeverria Lecube: 943 01 8263
lhitdiplomaptfp.hefa@ehu.eus
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Tolosa etor. 70, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)