Master Marketing - Botones

Master Marketing - Metodologia eta ebaluazioa

Metodologia eta ebaluazioa

Plan akademikoa zure potentziala ahalik eta gehien  handitzeko eta zure ibilbide profesionalean urrats bat harago egiteko behar dituzun ezagutza eta tresna guztiak eskuratzeko pentsatuta dago.

Gure metodologia malgua eta praktikoa da, ikasleek marketin- eta merkataritza-zuzendaritzari buruzko gaitasunak eskuratu ahal izan ditzaten eta beren zuzendaritza-gaitasunak eta -trebetasunak garatu ahal izan ditzaten.

Gure masterrean metodologia hauek konbinatzen dira:

  • Irakasle eta ikasleen erakusketak, denen onurarako.
  • Enpresa-simulazioko praktikak (business marketing game).
  • Kasuaren metodoa.
  • Ospe handiko profesionalekin topaketak.
  • Enpresetara bisitak.
  • Benetako enpresa baten marketin-plana.
  • Banakako zein taldeko lanak egiteko tutoretza pertsonalizatua.
  • Team building jarduerak ikasgelatik kanpo.
  • Lan-orientazio orokorra eta espezifikoa.
  • Ikasleek plataforma birtual baten laguntza dute masterraren jarraipena egiteko.

 

Ebaluazioa

Programa akademikoko modulu bakoitzean proposatzen diren lanak, banakakoak zein taldekoak, eta masterraren amaierako lana (benetako enpresa baten marketin-plana).

Master presentzialaren zatian, gutxienez saioen % 75era joatea.