Cortizo (Enpresa bisita 2025/VI/9 eta 2025/VI/10)
Eraikuntza Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko ikasleek, aluminio eta PVC fabrikazioan liderra den Cortizo enpresaren instalakuntzak bi egunez bisitatu dituzte. Lehenengo egunean Campus Teknologikoa (Showroom, bulego eta laborategiak) eta bigarren egunean aluminio eta PVC profilen fabrikazio prozesu osoa (birziklatzea, estrusioa, lakatu/anodizatua eta berriro birziklatzea), ikusteko aukera izan zuten. Enpresa eta bereziki, Alberto, eskertu nahiko genituzke aukera paregabe hau eskaintzeagatik.