Asset Publisher

Abuztuko solasaldia argitaratu da, delituari eta zigorrari buruzkoa, Jakiunde 2025 egutegian, José Luis de la Cuesta eta Gema Varonarekin

First publication date: 06/08/2025

Jakiunde egutegiak abuztuko protagonistak egin ditu Gema Varona, UPV/EHUko Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria eta Biktimologia ko Munduko Elkarteko lehendakaria, eta José Luis de la Cuesta, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Zuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko ohorezko lehendakaria, besteak beste, krimena eta zigorraz, biktima eta biktimarioez, eta komunitatearen jarreraz hausnartzeko.

Ikusi bideoa (Youtube)