Breadcrumb

Asset Publisher

DIPCra bisita

Euskararen Astearen baitan, Kimika Fakultateko Euskara Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu. Horietako bat da abenduaren 1ean egingo den bisita, DIPCko superkonputagailua ezagutzera. 

Teknologia aurreratuenak gertutik ikusteko eta hizkuntza-teknologien munduan murgiltzeko aukera paregabea izango da.

Bisitan zehar, Iker Ortiz de Luzuriaga eta Naiara Perez superkonputagailuetako langileak eta HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko kideak azalduko dizkigute superkonputazioaren oinarriak, haren aplikazioak eta adimen artifizialarekin eta hizkuntza-teknologiekin duen lotura. Ondoren, Hyperion eta Atlas superordenagailuak bisitatzeko aukera izango dugu.

Bisita 15:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.