Zientzia Astea
Date
From 04/11/2026 To 07/11/2026
Kimika Fakultateak urtero bezela, Zientzia Astean parte hartuko du, azaroaren 4tik 7ra bitartean Tabakaleran. "Kimika Gara" txokoan, txandaka, 10 esperimentu kimiko baino gehiago egingo dira, besteak beste:
- Soluzio exotermikoak eta endotermikoak
- Tenperatura ultrabaxuen efektuak (nitrogeno likidoa)
- Flotagarritasuna dentsitatearen arabera
- Poliuretanozko aparren in situ sorkuntza eta aparra sortzea
- Spray komertzialen uraren aurkako efektua harea, beira eta arroparen gainean
- Substantzia desberdinen lumineszentzia argi ultramore eta ikusgaiaren pean
- Bizitzarako ezinbestekoak diren molekula kimikoen deskribapena (laktosa, C bitamina, etab.) eta gizakien bizitza hobetu duten molekula sintetikoen deskribapena (aspirina, ibuprofenoa, txertoak, minbiziaren aurkako tratamenduak, etab.)
Zientzia Astearen inguruko informazio gehiago aurkitu dezakezue ondorengo estekan, eta zehatzago, "Kimika Gara" txokoaren informazio gehiago ondorengo estekan.