Ebaluazio bereziko epaimahaien irizpideak
Araudiaren 30. Artikuluak epaimahaiaren ebazpena automatikoki baiezkoa izateko hurrengo hiru baldintzak betetzea ezartzen du:
- Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
- Deialdietako batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
- Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.
Hiru baldintza hauek betetzen ez dituzten ikasleen espedienteak aztertzeko garaian Fakultateko epaimahaiak ondorengo irizpide orokorrak jarraituko ditu:
- Ikasleak goiko hiru baldintzetatik bakar bat ere betetzen ez badu, erabakia ez gainditzea izango da.
- Ikasleak goiko 2 baldintza betetzen baditu, horietako bat izanik zerrendako bigarrena (Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea), erabakia gainditzea izango da.
- Gainontzeko kasuetan epaimahaiak ikaslearen espedientea eta sailaren txostena aztertuko ditu erabakia hartzeko. Espedientearen kasuan, izandako noten batazbestekoa eta izandako noten eboluzioa kontsideratuko dira, besteak beste.