Helburuak - Kursaal

HELBURUAK

50. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi honek helburu desberdinak ditu. Mota honetako topaketetan ohikoa den bezala, ongi pasatzea eta oroitzapen politak partekatzea izango da helburu nagusia. Baina ez da helburu bakarra.

Ekitaldiak aukera emango digu aintzinako lagunekin berriz elkartzeko, eta aldi berean, Kimika Fakultateak Donostiako eta Euskadiko gizartean izan duen eragina ikusarazteko. Zalantzarik gabe, Fakultatea gure gizarteak azken hamarkadetan izan duen eraldaketaren eragileetako bat izan da. Gaur egun Donostia Zientzia Hiria bada, horretan Fakultatearen lanak eta bidean izandako kide eta bidelagunek ere zerikusi handia izan dute.

Urteurren honetan haiekin ere ospatuko dugu, eta gainera, gure Fakultatetik ateratako ikasleei omenaldia eskaini nahi diegu. Haiek gizartearen esparru desberdinetan aritu dira, Kimika eremu zabaletara eramanez eta beren lanaren bidez gizarteari ekarpen baliotsuak eginez.