IKASLEEN PARTAIDETZA PLANA

IKASLEEN PARTAIDETZA PLANA

Ikasleen Partaidetza Planaren helburua da ikasleen egunerokotasuneko partaidetza sustatzea. Horretarako, titulazioan zehar CV aktibo baten garapena bultzatuko da.

 

DELEGATU BILERAK

Graduan zehar, maila bakoitzeko ikasle delegatuekin bilera periodikoak egingo dira, arazoak detektatu eta hobekuntza planak diseinatzeko asmoz.

BIDELAGUN programa

BIDELAGUN programa, parekoek eta irakasleek mentorizatutako tutorizazio plana izango da, ondorengo helburuak dituena:

  • Ikaslea bere ibilbidean lagundua sentitzea
  • Bide akademikoan dituen aukerak ezagutaraztea
  • Matrikulazio prozesuan laguntzea
  • Adibideak ikusaraztea: parekoen ibilbideak

Programan parte hartu nahi duten Graduko 1 eta 2. mailako ikasleek, 3 eta 4. mailako ikasleak izango dituzte tutore gisa. 3 eta 4. mailako ikasleek berriz, master eta doktoradutzako ikasleak izango dituzte tutore eta masterreko ikasleen tutoreak, doktoradutzakoak izango dira.

ERREKONOZITU programa

ERREKONOZITU programan, kreditu eta parte-hartze ziurtagiriak lortzeko jarduerak egingo dira eta hauen helburu nagusiak ondorengo izango dira:

  • Ikaslegoaren partaidetza sustatzea
  • Ikaslearen partaidetza aintzat hartzea
  • Ikasle eta irakasleen loturak sendotzea

Programa honetan parte hartzeko izen-ematea boluntarioa izango da eta izena emanez gero, ikasleak hartutako konpromezua bete beharko du eta gehienez 6 kreditu aitortu ahal izango dituzte.

Programan zehar egindako jardueren arabera, bi partaidetza mota bereiz daitezke:

Partaidetza aktiboa: jarduera hauetan parte hartzeagatik, ondorengo errekonozimendua egingo da.

  • Parekoen Tutorizazioa: 0,5 ECTS / kurtso
  • EHUAzoka: 1 ECTS / kurtso
  • Ate Irekiak: 0,5 ECTS / kurtso
  • Klaseko delegatua: 1 ECTS / kurtso
  • Fakultateko batzordeetan parte hartzea: 0,5 ECTS / kurtso
  • PRAKTIGES: 6 ECTS enpresetan praktikak egiteagatik

Partaidetza pasiboa: ondorengo jardueretara bertaratzeagatik, ondorengo errekonozimendua egingo da.

  • Informazio hitzaldiak: 0,1 ECTS / hitzaldiko
  • Enpresa/GrAL Eguna: 0,25 ECTS / jarduerako
  • Bisitak enpresetara: 0,25 ECTS / jarduerako

ETORKIZUNA programa

ETORKIZUNA programa, lan-munduarekin erlazionatutako jardueren programa integrala da, helburu hauek dituena:

  • Aukera profesional desberdinak ezagutaraztea
  • Adibideak ikustaraztea: egresatuen partaidetza
  • Fakultate, ikasle, enpresa eta egresatuen arteko loturak sortu eta indartzea

Horretarako, Gradu, Master eta Doktoradutzan zehar, ondorengo jarduerak egingo dira: