IZEN EMATEA
Ekitaldia ahalik eta modu egokienean antolatu eta espazioak behar bezala kudeatzeko, eta kontuan izanda aforoa mugatua dela, izen-ematea bi fasetan egingo da:
1. Aurreinskripzioa
Lehenik eta behin, bidali izen-abizenak eta kontakturako helbide elektroniko bat helbide honetara:
📧 kimika.fak.komunikazioa@ehu.eus
2. Izen-ematea osatzeko
Aurreinskripzioa egin ondoren, inskripzio-kuota (20 €) ordaindu beharko da. Ordainketa egiteko argibideak posta elektronikoz jasoko dituzue aurreinskripzioa burutu eta gero.
Modu honetara, ordainketa prozesua seguru eta kontrolatua izatea bermatu nahi dugu.
Eguna gertu dagoela, eta eskaera kopurua kontutan hartuta, aurreinskripzioa egiteko azken eguna azaroaren 10a, astelehena, gaueko 23:59 izango da, eta ordainketaren ziurtagiria bidaltzeko azken eguna azaroaren 12a, asteazkena, gaueko 23:59 izango da.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik!
Zuen parte-hartzea funtsezkoa da ospakizun hau benetan berezia izan dadin.