Breadcrumb

presentacion-master-filosofia-ciencia-valores

Masterraren gakoak

Filosofia, Zientzia eta Balioak Unibertsitate arteko Masterrean, filosofiaren alor nagusiak aztertzen dira, hala filosofia praktikoa –etika eta filosofia sozial eta politikoa– nola epistemologia eta zientziaren historia eta filosofia, eta zientziari eta teknologiari buruzko azterketa sozialen (ESCT) ikerkuntza aplikatuarekin konbinatzen da ikerkuntza oinarrizkoena.

Master honen bidez, ezagutzaren gizarteetan gertatzen diren egungo eraldaketa sozial, axiologiko, politiko eta kulturalak kritikoki aztertzeko eta ulertzeko askotariko metodoak, tresna kontzeptualak eta ikuspegi irmoak –filosofikoak, historikoak eta sozialak– landuko dituzu. Programa burutzen duzunerako, beharrezko ezagutza, konpetentziak eta ikuspegiak izango dituzu ulermen sistematiko bat erakusteko eta zeure kabuz nahiz taldean ikerketa akademiko bat egiteko filosofiaren eta ESCTen alorrean. Horrez gain, gai izango zara ezagutza intentsiboan oinarritutako jarduerak ulertzeko eta kudeatzeko ezagutza espezializatu eta garatua behar duten gizarteko postuetan jarduteko, bai eta filosofiaren arloko doktorego tesi bat prestatzeko ere.

UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Sailak eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak antolatzen dute programa, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Zientziaren Filosofiako Graduondo Programarekin batera.

 

XSL Content

Places available

22

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 academic year

Approximate fees

1.600 €

International interuniversity

University of the Basque Country: Faculty of Education, Philosophy and Anthropology

Contact

Person in charge of the Master :
UMEREZ URREZOLA, JUAN IGNACIO

4razones-master-filosofia-ciencia-valores

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Interes zientifikoa, soziala eta filosofikoa duten gaur egungo hainbat gai jorratuko dituzu unibertsitate arteko eta nazioarteko esperientzia baten bidez.
  • Denetariko ezagutza eta konpetentziak eskuratuko dituzu ikerketa lehiakorra eta balio soziala duena proiektatzeko eta gauzatzeko.
  • Hainbat talde aktibotako kide izan zaitezke: Filosofia eta Zientziaren Historia, Lengoaiaren eta Logikaren Filosofia, Etika Aplikatuak, Zientzia eta Teknologia Azterketak…
  • Masterra bukatutakoan, prest egongo zara zuzenean doktorego programa batean hasteko.

participantes-master-filosofia-ciencia-valores

Unibertsitate partaideak

Universidad Nacional Autónoma de México

salidas-master-filosofia-ciencia-valores

Irteera profesionalak

  • Irakaskuntza eta ikerkuntza. Ospitaleko etikaren batzordeak. Gizarte erantzukizun korporatiboa.
  • Kultur eragileak udaletan, erakunde publikoetan eta GKEetan. Zientziaren eta teknologiaren komunikazioa fundazioetan, organismo publikoetan eta erakunde pribatuetan. Politika publikoen, berrikuntza proiektuen, kultura zientifikoko programen eta abarren kudeaketa.
  • Hedabideak: zutabeen, ikerketa atalen eta abarren arduradunak.
  • Editorialen kudeaketa eta bildumen zuzendaritza.

XSL Content

Suggestions and requests