XSL Content

AITOR LARRAÑAGA ESPARTERO

Knowledge area
Materials Science and Metallurgical Engineering
Department
Mining and Metallurgical Engineering and Materials Science
Centre
Faculty of Engineering - Bilbao
Electronic mail
aitor.larranagae@ehu.eus

- Researcher ID (WOS): H-3724-2018

- Orcid: 0000-0002-2123-6069

Aitor Larrañagak Ingenieritza Kimikoa ikasi zuen Bilboko Ingenieritza Goi Eskolan (2008), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ondoren, “Material Aurreratuen Ingenieritza” masterra burutu zuen 2009/2010 ikasturtean. Gaur egun, irakasle atxikia da Meatze-Metalurgia eta Materialen Zientzia Sailean, non “Materialen Zientziaren Oinarriak” irakasgaia irakasten duen.

Nazioarteko Doktoradutza lortu zuen 2014. urtean, izenburutzat Fabrication and Characterization of Lactide and Caprolactone Based Bioresorbable and Bioactive Polymer Scaffolds for Tissue-Engineering Applications zuen tesiarekin. Tesiak, Cum Laude kalifikazioa jaso zuen, baita UPV/EHUk ematen duen doktoradutza onenaren saria.

Zenbait mugikortasun eta doktoradutza ondoko bekei esker, Aitor Larrañagak nazioarteko hainbat ikerketa taldeekin elkarlanak jorratu ditu. Besteak beste, aipatzekoak dira: Laval University (Quebec, Kanada), National University of Ireland (Galway, Irelanda) eta Basel University (Basel, Suitza).

Argitaratutako bere ikerketa lanen artean aukitzen dira, 4 berrikuspen bibliografiko, 2 liburu kapitulu, 2 patente, 20 nazioarteko konferentzia eta 21 artikulu zientifiko. Hauen artean aipatzekoak dira Materialen Zientzia eta Ingenieritza arloan inpaktu altuko aldizkarietan argitaratutakoak. Aldizkari hauen artean aukitzen dira, Progress in Materials Science (IF: 23.8), Acta Biomaterialia (IF: 6.5) etab.

XSL Content

Suggestions and requests