presentacion-master-mundo-clasico

Masterraren gakoak

Mundu klasikoaren eragina indarrean dago eta ezinbesteko kultur erreferentea da gaur egun. Ezin ahantz daiteke gure gizartearen oinarriak, hein handi batean, Grezian eta Erroman sortutako kultur tradizioan dautzala.  Demokrazia, politika edo hiritartasuna bezalako kontzeptuek, literatura edo arte unibertsaletako hainbat klasiko handik edo etenik ez duten aipu filosofikoek behin eta berriro garamatzate antzinate klasikora.

Master honek jakintza sakona eskainiko digu mundu klasikoaren esparru ezberdinei buruz eta kultura eta zibilizazio greko-erromatarrek zelan iraun duten historian zehar, hauen guztien inguruko alderdi ezberdinei buruzko ikerketa lanak, doktorego tesia barne, egin ahal izateko gaitasunak eta tresnak emanez.

Historia, arkeologia, erlijioa, literatura eta antzinako hizkuntzak ikasita, hezkuntza programak proposamena egingo die historia, filologia klasikoan, arkeologian, artearen historian eta, oro  har, giza zientzietan titulatutako pertsonei, mundu klasikoaren eremu eta alderdi ezberdinak sakon azter ditzaten.

Era berean, prestakuntza metodologiko zabala eskaintzen du bai historiaren eremuan nola diziplina berrienean, filologiaren kontzeptuaren barruan kokatu ohi diren diziplina berrien eremuan.

Masterra ikerkuntza jardunera begira dago eta sarbide zuzena ematen du UPV/EHUren eta Kantabriako unibertsitatearen Antzinate zientziei buruzko unibertsitate arteko doktorego programa egin ahal izateko.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

4razones-master-mundo-clasico

Image

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Antzinate klasikoaren diziplina anitzeko ikuspegia (historia, arkeologia, literatura, filologia eta beste) eskaintzen duen master bakarra da gure inguruko unibertsitateetan.
  • Metodologia oinarri sendoa eskaintzen du, ikerkuntzari begiratuta eta, aldi berean, Antzinatearen ikuspegi orokorra aurkezten du, bereziki interesgarria izan daitekeena era askotako lanbideetarako.
  • Bateragarria beste jardun batzuekin, arratsaldeko ordutegian eta ikasgelako nahiz kanpoko irakaskuntzaren bidez eskaintzen delako.
  • Irakasleak hainbat ikerketa proiektutan ari dira parte hartzen nazio mailan nahiz nazioartean eta honek bermatzen du zientifikoki eguneratuta daudela.

salidas-master-mundo-clasico

Image

Irteera profesionalak

  • Mundu klasikoari loturiko ikerkuntza, ikergune nazional eta nazioartekoetan.
  • Irakaskuntza ikastetxe publiko eta pribatuak.
  • Hizkuntza industriak: itzulpengintza eta edizioa.
  • Ondare arkeologikoaren erakustea eta museoratzea eta arkeologia klasikoan lan egitea.
  • Kultur dibulgazioa eta turismoaren sektorea.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).