Breadcrumb

Asset Publisher

MUGIKORTASUN PROGRAMAK 2023-2024

Mugikortasunak eskatzeko epea zabalik 2022ko azaroaren 14tik abenduaren 5era

Image

Astelehenean, azaroaren 14an Kanpo Unibertsitateetan Mugikortasunak egin ahal izateko deialdia, GAURen, irekiko da, abenduaren 5era arte.

Erantsita aurkituko duzue azaroaren 8an egindako bileran eman genuen laburpen-dokumentua (ondo irakurri).

Webgune hauetan mugikortasun-programei buruzko informazioa aurkitu dezakezue:

https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/outgoing

https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/home

Nazioarteko harremanetako errektoreordetzak egindako aurkezpenak

Bestetik, bileran esan genuen moduan, hizkuntza-ziurtagiriak oso garrantzitsuak dira mugikortasun programetan parte hartzeko.  UPV/EHUk urtero  APTIS (British Council) eta Cambridge (FCE eta CAE) elkarteen lankidetzaren bidez egiten ditu azterketak. Ziurtatu zein diren helburuko unibertsitatearen hizkuntza-eskakizunak azterketa jakin bat aukeratu aurretik.

Ohar garrantzitsuak:

- SICUE (mugikortasuna Espainian) otsailean eskatu behar da, oraingo mugikortasun deialdian plaza ematen badizuete ezin duzue parte hartu SICUE deialdian.

- Gogoratu BEHIN BETIKO helmugako unibertsitateak GAUR-en daudenak dira, eskolako Web orrialdean datozenak ORIENTATIBOAK dira.

- Begiratu ondo aukeratuko duzuen unibertsitatean datorren urtean egin nahi dituzuen irakasgaiak eskaintzan dituen. Konbalidatu nahi duzuen irakasgaia derrigorrezkoa bada kanpo unibertsitatean egin behar duzuena %70eko antzekotasuna izan beharko du. Hautazkoa bada, berriz, edozein aukeratu ahalko duzue (ingeniaritzakoa, noski!)

- Begiratu ondo Hizkuntza-eskakizunak.

- Diru-laguntzak Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzako web orrialdean argitaratuko dira. Adi egon!

Laster arte