Breadcrumb

Asset Publisher

Bueltan dira Global Training Bekak!

Global Training Bekak!

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu aurten ere, Donostiako Sustapenarekin eta Donostiako Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetzan, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (Garapen) aukera paregabea eskaintzen duela talentua duten gazteen garapen profesionalerako.

 

Aurten 80 beka berri eskainiko ditugu, bereziki unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteentzat. Proiektu horrek aukera ematen die beren karrera profesionalaren zati handi bat atzerriko enpresa edo erakunde batean garatzeko, gutxienez sei hilabetez. Gainera, onuradunek hileko 1.635 € gordineko laguntza ekonomikoa jasoko dute, atzerrian dauden bitartean dituzten gastuetarako.