Breadcrumb

Asset Publisher

Geoinformazioaren Analisia" Graduondokoa

First publication date: 16/05/2016

cartel postgrado

Irekita dago izena emateko epea, "Geoinformazioaren Analisia" graduondokoaren bigarren edizioan, 2016ko maiatzaren 13tik irailaren 30era. "Geoinformazioaren Analisia" izeneko graduondokoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) berezko titulua da, titulu mota: "Unibertsitateko Espezialista". 2017ko urtarrilean hasiko da ematen eta 2017ko irailean amaitu. 30 ECTS kreditu (300 ordu) izango ditu, horietatik 10 kreditu (100 ordu) aurrez aurrekoak izango dira, hots, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (Nieves Cano 12, 01006 Vitoria-Gasteiz) emango dira ostiral arratsaldeetan. Gainerako 20 kredituak ikasgelaz kanpokoak izango dira eta ikasleek modu autonomoan erabiliko dituzte. Aukera dago, beraz, bai beren jakintza gaurkotu nahi duten profesionalek bai karrera egin berri duten graduatuek graduondokoaren nondik norakoa jarrai dezaten.
Bestalde, enpresetako praktikak eskaintzen zaizkie egin nahi dituzten ikasleei. 2015-2016ko edizioan 15 hitzarmen inguru sinatu dira udal, foru aldundi eta enpresekin.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko:
https://geoinformacionehu.wordpress.com/