Breadcrumb

Asset Publisher

International

Erasmus Mugimendu Laburretarako epea zabalik urriaren 23era arte

BIPetarako deialdia argitaratu da. Ikasleen eskaerak jasotzeko epea urriaren 23an amaituko da.

BIP-ak, Blended Intensive Program-ak, egonaldi laburreko Erasmus programak dira. Ikasleek ikastaroa egin behar dute on-line eta presentzialki eskeintzen duen unibertsitatean. Horren truke 3 ECTS jasoko ditu ikasleak hautazko kredituengatik aitortzeko.

Eskaerak horrela egin BEHAR dira:

  1. UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bidez (https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico). Eskaeraren «jasotzailea» eremuan hau aukeratu beharko dute: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza – Nazioarteko Harremanen Bulegoa (U02000247). Horretarako, identifikazio elektronikorako sistema bat erabili beharko dute (ikus deialdia).
  2. Gainera, ikastaro bat baino gehiagotan izena eman dezakezue. Batean hartzen ez bazaituzte besteetara joateko aukera izateko. Eskaera bat baino gehiago egiten baduzue, eskaeran, ikastaroa aukeratu behar duzuen kutxatxoan lehentasuna adierazi.

Anima zaitezte,