Intervenciones públicas (2024)

Acto solemne de apertura de curso 2024-2025

Leioa, 12 de septiembre de 2024

Acto solemne de apertura de curso 2024-2025

Lehendakari jauna; Eusko Legebiltzarreko presidentea; Bizkaiko ahaldun nagusia; Leioako alkatea; Bizkaiko Batzar Nagusiko presidentea; Espainiako Gobernuko delegatua; bigarren lehendakariordea; Arartekoa; Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua; Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohiak; Deustu Unibertsitateko errektorea; Mondragon Unibertsitateko errektorea; beste unibertsitateetako ordezkariak;  errektoreordeak; idazkari nagusia; jaun-andreok; lagunok.

Gaur hasiera ematen diogu Euskal Herriko Unibertsitateko berrogeita bosgarren ikasturteari. Unibertsitateko kide guztiokin batera egiten dugu, baita euskal gizartearekin eta bere ordezkariekin batera ere. Eta harro egiten dugu, unibertsitate publikoa garelako, gure historia akademikoaren memoria gordetzen duena, Oñatiko Unibertsitatetik hasita eta 1936ko Euskal Unibertsitateraino. Tradizio unibertsitario luze baten ordezkariak gara, ekarpen erabakigarriak egin baitizkio gure gizarteari, eta bereziki bere ikasgeletatik pasatu diren pertsonei. 

Ikasleei bezala, unibertsitateari ere jarri ahal diogu azterketa. Eta gure batez besteko kalifikazioa oso ona da; bikain bat edo beste ere atera dugu! Jakina, badugu aurretik zereginik, hazten eta hobetzen jarraitzeko aukera asko ditugu, eta badaude  konpondu beharreko arazo batzuk. Baina, nota onak dituzten espedienteekin gertatzen den bezala, ohorezko matrikulara heldu ez izana ez da oztopo izan behar ondo egindakoa ospatzeko eta gure burua zoriontzeko. Diría que, efectivamente, a veces nos empeñamos en infravalorar lo conseguido, destacando lo que falta por encima de lo logrado. Y como este análisis es totalmente compatible con la crítica y con la ambición de mejora, quiero compartir con ustedes argumentos para esa reflexión. 

Son muchos los logros. Hoy hemos podido conocer algunos correspondientes al pasado curso, en la difícil pero excelente síntesis que nos ha ofrecido el secretario general.

Damos cuenta de los logros en forma de datos, números e indicadores que cuantifican resultados de esfuerzos colectivos e individuales. Convenios, acuerdos, planes, apoyo, colaboración, alianzas….  

Lorpen horiek guztiak “izenak” dira, termino gramatikaletan esanda. Aurretik egindako lan handi, erabilgarri eta beharrezkoaren emaitza dira, eta lehenagoko lanok ezinbestekoak dira etekin handienak lortzeko proiektuetan, argitalpenetan, eskari eta eskaintza akademikoan, kontratuetan… “Unibertsitate-enpresa-gizarte” gelak sortzeko, katedrak sortzeko. Azpiegitura berriak egiteko eta lanpostu gehiago eta hobeak sortzeko.

Proiektu bakoitzak, datu bakoitzak, beste izen kate luze bat dakar atzetik, eta beste horiek gabe ezinezkoak izango ziren aipatu ditugun lorpenak. 

Izen kolektibo asko dira, fakultate bakoitzean, eskola edo ikergune bakoitzean. Adibidez, Plentziako Itsas Estazioa, gaurkoan ikasturte hasierako hitzaldia eskaini diguna Ionan Marigómez zuzendariaren eta Tifanie Briaudeau ikertzailearen bitartez. Momentu hau aprobetxatu nahi dut nire eskerrik beroenak biei emateko gaurko mintzaldiagatik.  

Izen asko dira: institutuenak, sailenak, batzordeenak, sindikatuenak, ikasle elkarteenak, aliantzenak eta erakunde lankideenak. 

Eta izen berezirik ere badugu, jakina: lanpostu bakoitzean dagoen pertsona bakoitzarena eta ikasle bakoitzarena. Eta ez ditut ahaztu nahi unibertsitateko kide izan ez arren sostengua ematen diguten —ematen diguzuen— pertsonak, Euskal Herriko Unibertsitateari etengabe konfiantza erakusten diozuenok.   

Quiero visibilizar a todas esas personas con el recuerdo de Magdalena Barrenetxea, una mujer que ha dado el nombre al aula universidad-sociedad que hemos creado para canalizar donaciones. Magdalena nos dejó el pasado 22 de julio, con 93 años. Donó a la universidad un importante patrimonio, un patrimonio que quiso destinar a la investigación de enfermedades neurodegenerativas. Magdalena tenía claro que la investigación es esencial para mejorar nuestra salud y confió en la universidad pública para maximizar el impacto de esa inversión. 

Hablo de nombres, por tanto, que representan una universidad de vanguardia, en la que trabajamos también para que nadie se quede rezagado. Porque la igualdad, la responsabilidad social, la inclusión, el respeto a la diversidad, son también sustantivos que nos definen. 

Estos nombres dibujan el cuadro de la Universidad del País Vasco en 2024. Representa una foto en un momento concreto, y la universidad, si me permiten el símil marino, es un barco que ya está en alta mar y no se puede quedar al pairo: tiene que navegar hasta el próximo puerto y hacerlo con buen rumbo.   

Para ello hay que actuar. Y si los logros están llenos de nombres, las acciones están acompañadas de verbos. 

Unibertsitateak plan asko ditu abian, eztabaidatutako eta adostutako plan estrategiko baten fruitu: berdintasun plana; euskara plana; inklusio plana; ikerketa eta transferentzia plana; nazioartekotze plana; graduondoko eta etengabeko prestakuntzako plana; ikasleen partaidetza plana. Badakigu zer gura dugun, argi dauzkagu helburuak. 

Hemen bi aditz oso garrantzitsu agertzen dira: garatu, bete. 

Urrunera begiratzea ere badagokigu, asmo handiez, ideiez, jakintzaz.    

Más verbos: avanzar, crecer. Porque queremos dar un salto cualitativo, sabemos cómo hacerlo, además podemos hacerlo. Pero para ello debemos ser conscientes de lo que nos falta.   

Las luces de los logros no eliminan las sombras de las carencias. Diría que, como en un cuadro de Caravaggio, las zonas de sombra iluminan e incluso ayudan a ver con más intensidad las luces conseguidas.  

Así, la mejora de nuestra clasificación en el ranking de Shanghái (situándonos ya entre las 400 mejores del mundo) resulta más meritoria si la evaluamos en un entorno cambiante, y aún más si analizamos en términos relativos a los recursos disponibles. Lo cierto es que, teniendo en cuenta ese entorno, será muy difícil crecer o incluso mantener nuestra posición en investigación sin una plantilla reforzada para realizar la gestión, sin una mejora de nuestros procesos, sin nuevas herramientas digitales para gestionar la burocracia existente. Esta es una gran sombra de este cuadro universitario. 

Erakundearen barruan lanean jarraituko dugu hobetzen segitzeko, eta ahalegin guztiak egingo ditugu horren alde. Kudeaketa indartu egin beharra dago, eta berriz eskatu nahi dut malgutasuna arauetan, batez ere unibertsitate publikoei eragiten dieten arauetan. Burokrazia gure eragozpen nagusietako bat da. Malgutasunik ezean, gure ahaleginak alferrikakoak izango dira: bainu ontzi bat koilara batez hustea bezala, iturria irekita dagoenean. 

Arauak malgutzea eta zerbitzuak indartzea. Horra hor, ezinbesteko bi aditz: malgutu eta indartu.

Sendotu: asko sendotu dugu gure langile taldea. Horren isla dira teknikarientzat eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat ateratako lan eskaintzak. Prozesu horiek aurten burutzen direnean, behin-behineko lanpostuak ez dira helduko % 8ra. Bestalde, lau urtean irakasle laguntzaile doktoreen ia 1.000 plaza atera ditugu; bi urte aurreratu da irakasleen egonkortzea eta batez ere langile gazteenen artean soldatak hobetu dira. Argi horiekin batera itzal batzuk ere egon dira. Adibidez, Unibertsitate Sistemaren Lege berriak akats bat dauka, gure ustez, irakasleen ordezkapenerako ezartzen dituen arauetan. Akats hori, baina, zuzendu egin daiteke. 

Rectificar: otro verbo que debemos tener en cuenta y que nos gustaría que se aplicase con mayor frecuencia en política.     

Pero también existen señales esperanzadoras. Así, la nueva LOSU promete más financiación a las universidades públicas, con horizonte en 2030, y contamos con un nuevo departamento en el Gobierno vasco centrado específicamente en universidades, ciencia e innovación. 

Son elementos importantes en un buen momento para más verbos como ilusionar, impulsar, proyectar. 

Zorabiatzeko moduko aldaketak bizitzen ari gara. Horrek dinamikotasun handiz jokatzea eskatzen digu arlo guztietan: egokitu behar dugu bizitza osoko prestakuntza; erakargarriagoak izan behar gara nazioartean; harreman sarea estutu behar dugu gure lurraldean; eta transferentzia, komunikazioa eta kultura sustatu behar ditugu. Egokitu, sustatu.  

Asmoa dugu Bilbon jakintzaren eta transferentziaren ardatz bat ezartzeko, ibaia zeharkatuta, Zorrotzaurre barruan dela. 

Komunikazioak ere hobetu nahi ditugu, eta ez dugu baztertzen metroa inoiz Leioa-Erandio eremura heltzearen ideia. Espazio berritu hau hiri ingurunearekin hobeto lotzeko ametsa dugu, erakargarria izan dadin gizarte osoarentzat, giro akademiko eta aldi berean ludikoan.  
“Osasuna” giltzarrizko hitza da gure gizartean, eta hiru campusetako azpiegiturak berritzeko ere bai. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria hasita dago dagoeneko, eta orain Donostiarekin eta Gasteizekin jarraitu behar dugu. 
Campus modernoak behar ditugu, gure premiak asetzeko moduko eraikin jasangarriekin. Eraiki, berritu.
Trabajamos para tener más residencias para estudiantes, nuevas instalaciones, zonas multiusos, edificios mejor adaptados a las nuevas necesidades. 

Unos campus atractivos, llenos de vida, campus internacionales, en los que se compartan más actividades extraacadémicas organizadas por el estudiantado que impulsen nuestra lengua y nuestra cultura. Unos campus que visibilicen mejor nuestros centros de formación, de investigación y transferencia. 

Desarrollar, proyectar y construir. Para eso necesitamos también comunicar, escuchar, debatir, acordar, ceder y, cómo no, conseguir. 
Y no siempre queremos crecer y construir.  Queremos también disminuir brechas de desigualdad y destruir barreras y techos de cristal. 
He hablado hasta ahora de sustantivos y de verbos: sustantivos que describen lo ya realizado y verbos asociados al porvenir. Pero ambos se quedarían cortos si no estuvieran acompañados de adjetivos. 

Cómo somos y cómo llevamos a cabo nuestras acciones nos define, son los valores de nuestra universidad, de una universidad pública, euskaldun, autónoma, inclusiva, multidisciplinar, apartidista y abierta.   

Gainera, gure unibertsitatea berdinzalea da, askea, zintzoa, begirunetsua, jasangarria eta giza eskubideekin konprometitua. Horiek dira bere Kode Etikoan berretsi dituen izenondoak. 

Izenondo hauek oso zentzu berezia hartzen dute garai asaldatu hauetan, XXI. mende betean gaudela. Ikusten ari gara, adibide tristeen bidez, giza eskubideak galdu egin daitezkeela, demokrazia eta askatasun hitzak bilakatu desitxuratu egin daitezkeela, ez ezagutzeko moduan. 
Hace unos pocos días añadimos a nuestro Paseo de la Poesía – Poesiaren Bidea, que recorre de versos esta área del Campus de Bizkaia, una nueva placa. En ella lucen unos versos de la poeta palestina Fadwa Tuqan. 
“Libertad
Mi libertad
Deja que las palabras sean una chispa que se extienda
cubriendo cada centímetro de mi tierra nativa”.

Ojalá sus versos sigan resonando muy lejos de aquí, en una tierra torturada por la guerra, pero me permito también parafrasear esas palabras y aplicarlas a nuestra comunidad: que la libertad sea también la chispa que se extienda por toda nuestra universidad y que nos acompañe siempre en el camino, el camino de una universidad que ha hecho y seguirá haciendo mucho por nosotras y nosotros.

Bide horretatik jarraituko dugu. Eskerrik asko zuen lanagatik, zuen babesagatik, zuen arretagatik eta, mesedez, beti bezala: EMAN TA ZABAL ZAZUE

Mila esker.