-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
Eskuragarri dago 'COVID-19ren aurkako oinarrizko gida juridikoa'
Hamar Unibertsitateko Klinika Juridikoen baterako ekintzaren emaitza da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/11
![Irudia](/documents/10136/14616501/fac_derecho_covid_web.jpg/6bf5261b-1b0e-e58b-27da-d40c37057fb6?t=1591909370000)
Hamar Klinika Juridiko (Alcala, Comillas ICADE, Deustu, Euskal Herriko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Europarra, Miguel Hernández, Oviedo, Salamanca, València eta Valladolideko unibertsitateak) baterako ekintza bat aurrera eraman dute: tresna egokiak jarri nahi izan dute gizartearen esku egoera ahulean dauden pertsonak babesteko eta haien eskubideak defendatzeko, bai eta sortuz joan diren zailtasunei aurre egiteko ere. Helburua izan da zuzenbidea gerturatzea COVID-19aren ondorioak pairatzen ari diren baina egoeraren inplikazio juridikoak eta ezarri zaizkigun neurrien esangura eta nondik norakoak ulertzeko gakoak falta dituzten pertsonei. Ekintza honetan parte hartu duten 44 ikasleek eta beren 16 irakasle tutoreek, unibertsitate desberdinetakoek, informazio ulergarria jarri nahi izan dute gizartearen esku, beren ikaskuntza eta zerbitzu prozesuen bitartez, jendeak dauzkan edo eskura ditzakeen tresna juridikoen inguruan.
Lan horren emaitza da COVID-19ari buruzko oinarrizko gida juridikoa, hementxe eskura daitekeena: https://pdc.umh.es/guiajuridica/. Bestalde, webinar batean aurkeztuko dute datorren ekainaren 19an, 12:00etan, hemen: https: / /y outu. be/gl2 J eHBs4 l 0.