euskaraespañol

Eguneko irudia

Campus V.O. programak Yacullay zine zikloa hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/10 Noiz arte: 2014/11/12, 19:00 - 18:30

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 10, 11 eta 12an, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Letren Fakultateko ikasgela nagusian, 'Yacullay' izeneko zine zikloa burutuko da, Kulturcampus jardueren barruan programatuta.

'Yacullay. Ura eta saneamendua izateko giza eskubidea' Peruko Servicios Educativos Rurales (SER) erakundearen eta Medicus Mundi Arabaren (MMA) lankidetza programa baten izena da. Yacullay izenak "ur bihurtu" esan nahi du ketxueraz. Hitz horrek helburu orokorra izendatzen du: Peruko Andeetako landa komunitateetan ura daukatela bermatzea, eta giza bizitza duina izateko ezinbestekoa den elementu hau edukitzeko giza eskubidea aldarrikatzea.

Zine-ziklo hau sentsibilitatea sortzeko jardueren barruan kokatzen da, helburu argi batekin: uraren balio unibertsala eta haren izaera publikoa aldarrikatzeko korronte bat sortzea gizartean.

Progamazioa:

Azaroaren 10ean. 19:00etan

  • POR UN TRAGO DE AGUA (A world without water, 2006).
  • REMUNICIPALISATION (2013).

Azaroaren 11ean. 19:00etan

  • Filme laburrak:
    • LAGO VICTORIA: AGUA PARA LA VIDA, EL RETO URBANO (2011).
    • AGUA, NUESTRA VIDA, NUESTRO FUTURO (2013).
    • DARFUR (2014).
    • BANGLADESH: ¡CUIDADO, AGUA ENVENENADA! (2014).
    • LUCHANDO CONTRA EL VENENO INVISIBLE (2011).
    • EL CAMBIO CLIMÁTICO AFECTA A LOS MÁS DÉBILES EN NAMIBIA (2013).
    • EL LEGADO MORTÍFERO DEL CARBÓN EN SUDÁFRICA (2012).
    • SIN RETRETE NO HAY NOVIA (2013).

Azaroaren 12an. 18:30etan

  • LA FUENTE DE LAS MUJERES-La source des femmes (The Source, 2011).