euskaraespañol

Eguneko irudia

Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak

Noiz eta non

2018/05/16, 19:15 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 16, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian jarraipena izango dute Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiek, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erromanikoaren eta Erdi Aroko Arabaren lagunen elkarteak batera antolaturik. Arabako Foru Diputazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza dutelarik, jardunaldi hauek ‘Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika’ izena daramate, titulu orokor gisa. Saioak edozeinentzat izango dira irekiak.

Oraingoan, hitzaldia Carlos Venegas-en eskutik izango da eta ‘Lo que la piel oculta. Técnica y conservación de la pintura mural románica’ [Azalaren azpikoa. Horma pintura erromanikoaren teknika eta kontserbazioa] titulua izango du.

Carlos Venegas UPV/EHUko irakaslea da 1988ko urtarriletik. Doktoregoa lortu zuen 1992. urtean ‘Pintura mural en los templos medievales de la llanada occidental alavesa. Indicios y estudio’ [Horma pintura arabar mendebaldeko lautadako Erdi Aroko tenpluetan. Aztarnak eta azterketa] izeneko tesiarekin. Horma pintura eta materialen kontserbazio eta zaharberritzeari buruzko irakaskuntza du langai (Arte Ederren fakultatean, Kontserbazio eta Zaharberritzeko gradua), bai eta material eta teknika artistikoei buruzkoa ere (Letren Fakultatean, Artearen Historiako Gradua). Hauez gain, garaiko artearen kontserbazio eta erakusteari buruzko masterrean ere aritzen da, ikasketa hori 2011an hasi zenetik. Hainbat proiektutan eta ikerkuntza kontratutan hartu du parte erakunde eta enpresa ezberdinekin eta patente bat du aitortuta. Doktorego tesi batzuk ere zuzenduak ditu kontserbazioaren arloari lotuta eta hainbat ikastaro eta hitzaldi eskainiak. Zenbait argitalpen ere baditu bere irakaskuntzari eta aztergaiari buruz.