euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Donostian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/12/12 Noiz arte: 2023/12/14, 18:30

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Abenduaren 12an eta 14an, asteartea eta osteguna, 18.30etan, Donostian, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Jarduera on-line bidez jarraitu ahal izango da ere.

Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Abenduaren 12an izango den saioa euskaraz emango da eta abenduaren 14an izango dena aldiz, gaztelaniaz.

SARRERA IREKIA DA.

*Hitzaldiak web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka erabiltzearekin nahikoa da: