euskaraespañol

Arabako campuseko Esperientzia Gelek antolatutako hitzaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/04 Noiz arte: 2014/02/05, 16:00 - 18:45

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako campuseko Esperientzia Gelek ¿Qué nos está pasando? izenburuko jardunaldiak antolatu dituzte otsailaren 4 eta 5ean egiteko. Jardunaldiok, UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian burutuko direnak, gogoetarako gune nahi dute izan inguruko krisiak dituen ondorioei erreparaturik.

Hitzaldiak arratsaldeko ordutegian egingo dira eta, hizlariak izango dira José Ángel Cuerda, Faustino López de Foronda, arartekoaren aholkularia, Paco Góngora kazetaria, Ramón Ibeas, Vitoria/Gasteizko Cáritas-eko idazkari nagusia, Alfredo Santamaría, Sarturen Arabako zuzendaria, eta Juan Antonio Armentia, Cáritas-eko alor juridikoko kidea.