euskaraespañol

Industria eredu berrien ondorio sozialez hitzaldi eskainiko du Carlos Waismanek

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/06 Noiz arte: 2015/01/28, 16:00 - 11:10

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 6, 16:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko C mintegian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) AEBko Kaliforniako Unibertsitateko Soziologia katedradun Carlos Waismanek itxiko du "Etorkizuneko Fabrikak" izeneko mintegia. UPV/EHUko Soziologia katedradun Ander Gurrutxagak zuzendutako Innolab Ikertaldeak eta Tecnaliak antolatu dute mintegia Euskampus Fundazioako Jakintza Guneak programaren barnean. Topaketa horien azken jardunaldian, Waismanek emango du La fábrica del futuro y la estructura ocupacional de las sociedades industriales hitzaldia, munduan ezartzen ari diren industria ereduen berrien ondorio sozialez.

Bestalde, biharamunean, Soziologia 2 Saileko "Ikerketa ereduak eta arloak gizarte zientzietan" doktorego programaren jardueren barnean, Análisis comparado en las Ciencias Sociales izenburupean berbaldia eskainiko du Carlos Waismanek. Ostiralean, hilak 7, 11:00etan Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko F mintegian izango da.

Carlos Waismanek 1977an Harvard Unibertsitatean lortu zuen doktoretza. Halaber, AEBko  Yaleko, Stanfordeko eta Notre Dameko Unibertsitateetan irakatsi du. Soziologo argentinarrak aztertzen ditu krisialdia ekonomikoak gizartean eta politikan eragin ahal dituen aldaketak. Bere jakintza arlo nagusia hauxe da: garapen sozial, politiko eta ekonomikoaren ondorioen soziologia konparatua. Gizarte-mugimenduen analisi historiko eta ekonomikoaren arloko adituak ikerketa batzuk argitaratu ditu: Modernization and the Working Class: The Politics of Legitimacy (1982),  Globality and Multiple Modernities (2002) eta Civil Society in Latin America (2006), besteak beste.