euskaraespañol

Premiadas cuatro ideas empresariales del alumnado en la edición Bizkaia de Think BigIkasleen lau proiektu saritu dira Bizkaiko edizioko Think Big lehiaketan

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/20

Irudia

ZITEK Programa barruan, Think Big 2014 (Bizkaiko edizioa) enpresa ideien lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egin da. Epaimahaiak lau egitasmo aukeratu ditu: Oncoassess, Gïk Vino Azul, Armila eta Aparka-tu. Lehiaketak espiritu ekintzailea bultzatzea du xede eta ikasleak motibatu nahi ditu beren ezagutzak eta esperientzia profesionalak erabili eta merkatura bideratu ahal diren zerbitzuak eta produktuak sor ditzaten.

2014 edizioko irabazle izan da, 1.500 euroko sariarekin, Oncoassess proiektua,  minbizia duten gaixoen biopsietan botika kimioterapeutikoen saiakuntza. Egitasmo horren egileak izan dira Iris Aja Pérez, Borja Herrero de la Parte eta Jorge Mena Lucía, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikasleak.

Bigarren saria, 1.000 eurokoa,  Gïk, Vino Azul ideiaren sortzaileentzat izan da. Kolore urdineko ardo baten merkaturatzea. Egileak dira Taig Mac Carthy, Jennifer Besga, Iñigo Alday Valverde, Raúl Campos Martín eta Asier Fernández de Añastro, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatekoak eta Zientzia eta Teknologia fakultatekoak.

Azkenik, epaimahaiak erabaki du hirugarren saria ematea, 500 eurokoa, Armila eta Aparka-tu proiektuei. Lehenengoa eskumuturreko baten bidez haurtxoak jarraitzeko web gune bat da. Egileak dira Nerea Arcenillas, Jairo Llarena, Ainhoa Muñoz eta  Gotzon González, Enpresen eta Administrazio Zuzendaritza Lizentziakoak. Saritutako beste idea aparkaleku pribatuak kudeatzeko plataforma bat da, eta egileak honako hauek izan dira: José  Ricardo López Robles, Jon Galarza, Ana de la Hoz eta Nadia Karina Gamboa, Ingenieritzako Goi Eskola Teknikoa, Enpresen eta Administrazio Zuzendaritza Lizentzia eta Zientzia eta Teknologia Fakultatekoak.

Sari banaketen ekitaldian parte hartu dute, Bizkaiko Campuseko errektoreordea den Carmelo Garitaonandiak, Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria, Aitzol Lamikizek; Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa-Sustapen Zerbitzuko burua, Eva Armestok, eta BEAZeko programen koordinatzailea den Javier Garcíak.