euskaraespañol

EAEko Global Entrepreneurship Monitor proiektuaren hamargarren urteurrena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/04 Noiz arte: 2014/12/02, 12:00 - 12:11

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

2013ko EAEko GEM txostenaren aurkezpena

EAEko Global Entrepreneurship Monitor (GEM), Euskadiko ekintzaile fenomenoa neurtzen hamar urte bete ditu. 2013. urtean nazioarte mailan 70 herrialdek parte hartu dute, eta metodologia eta eredu kontzeptual berdinarekin kalkulatu dute jarduera ekintzailea, enpresa-dinamika eta honek hazkunde ekonomikoan duen eragina.

Parte hartutako 70 herrialdek munduko biztanleriaren % 75 eta planetaren Barne Produktu Gordinaren % 90 adierazten dute, aurten inkestatutako 197.000 pertsona kontuan hartuta.

Azken hamar urte hauetan, Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko 20 ikertzailek, Euskadiko GEM taldearen bidez, lan egin dute nazioartean euskal jarduera ekintzailea modu egokian ebaluatzeko.

EAEko GEMk hiru euskal Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritza eta SPRI, FESIDE Fundazioa eta Orkestraren babesa jaso du. Eusko Ikaskuntza izan da Estatuko gainontzeko taldeen aurrean GEM ordezkatu duen erakunde bazkidea. Hamarkada berriak aldaketa adierazi du, 2014 ediziotik Innobasque Euskadiko GEMeko erakunde bazkidea izango baita.

Ekitaldia bihar, ostirala, uztailak 4, 12:00etan, izango da, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta ondorengo pertsonek parte hartuko dute:

  • Arturo Rodríguez Castellanos, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.
  • Arrate Arin Tapia, Eusko Ikaskuntzako zuzendaria.
  • José María Villate Blanco, Innobasqueko zuzendari orokorra.
  • Federico Gutiérrez-Solana Salcedo, CISEko  (Centro Internacional de Santander Emprendimiento) zuzendari akademikoa.
  • Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa-Sustapeneko Zerbitzuko burua.
  • Iñaki Peña Legazkue eta Maribel Guerrero, EAEko GEM (Global Entrepreneurship Monitor)eko zuzendaritzakoak.

Ekitaldian, aurkeztuko dira 2013ko EAEko jarduera ekintzaile eta enpresa-dinamikaren datuak. Honekin batera, gure inguruko faktore garrantzitsuek fenomeno ekintzailean duten eragina erakutsiko dute.